Jendeak normalean programa edo joku bat desinstalatu edo kendu nahi badu, programa hartu eta zakarrontzira botatzen du. Modu honetan ez dugu ezer ere ez desinstalatzen, zati bat kendu besterik ez dugu egiten.
Horrela, litekeena da ordenagailuak ondoren era egokian ezabatzea galaraztea, berriro instalatu nahi badugu arazoak ematea eta ziurrenik programaren hondarrak ordenagailuan galduta utziko ditugu. Ondo ezabatzeko, Panel de control-era joan behar dugu eta bertan Agregar o quitar programas sakatu. Ondoren, zerrendatik ezabatu nahi duguna hautatu eta ezabatzeko botoia sakatzea besterik ez da. Honela, programak ez du zaborrik utziko gure ordenagailuan barreiatuta.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide