Erritmo errepikakor eta trinkoak. Ia-ia tribalak. Gitarra riff motz eta idorrak. Melodia apurtuak. Edo melodia eza. Ohiko pop eta rock abestien moldeetatik urrunduz, berezko nortasuna eta zirrara primitiboa eragiteko ahalmena du Shellac taldeak. Steve Albini (gitarra), Bob Weston (baxua) eta Todd Trainerrek (bateria) osatzen duen hirukoteak Chicagon (AEB) du jatorria.
Grabaketa digitalari muzin egiten diote, eta soinu analogikoaren alde daude. Albini eta Weston soinu ingeniariak dira eta nabaria da soinuari ematen dioten garrantzia. Rock alternatiboa deituaren soinuan pisu nabarmena du Steve Albinik; ez da izan alferrik, Nirvana, Pixies, PJ Harvey, Emperor eta beste hamaika talderen soinu teknikaria. Kultuzko taldea da Shellac. Maiatzaren 16an Bilboko Kafe Antzokian izango da. Luxu bat.
Gorka Erostarbe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide