Zer izan nahi zenuen umetan?
Postaria. Inork gutunak postontzietan sartzeagatik ordaintzea sinestezina iruditzen zitzaidan.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Zinea, idaztea, irakurtzea eta lagunekin tertulian egotea.
Bizitzeko toki bat?
Urretxu bera. Abaigar ere atsegin dut, aitaren herria.
Xakean jokatzeko, tila ala kafea?
Batzuek kitzikatzeko beharra izaten dute eta besteek lasaitzeko beharra.
Nori egingo zenioke xake mate?
Eztabaidatzen ez dutenei. Postura itxiak dituztenei.
Zer behar du tabernari on batek?
Pazientzia. Bezeroei arrazoia eman behar zaie beti, nahiz eta batzuetan ez duten.
Zer egiten duzu gogaikarri jartzen diren bezeroekin?
Arrazoia eman, hain zuzen ere.
Hordago zalea al zara?
Musean bai, bizitzan baino errazagoa baita.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
Egindako azken oparia?
Emazteari oparitu nion erlojua.
Eta jasotakoa?
Liburuak. Asko irakurtzen dut. Oporretan izan berri naiz eta lauzpabost irakurri ditut. Ez dut hondartza zapaldu.
Data bat?
Hil bakoitzeko 17a berezia da niretzat, familiako zenbait kide hil baitira egun horretan. Sineskeria izango da, baina…
Neska eta mutil izen bana?
Unai eta Naroa, nire seme-alabenak.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Hitza eta DV. Gara eta Noticias de Gipuzkoa ere bai batzuetan. Bestalde, El País egunkariaren literatura atalak gustukoak ditut.
Gustuko telebista saioa?
Los Soprano telesaila eta dokumentalak.
Bereziki gorroto duzuna?
Tele5 kateko guztiak. Gran Hermano eta antzerakoak.
Liburu bat?
Denetik irakurtzen dut, baina nobela poliziakoa atsegin dut gehien.
Abesti bat?
Noches de blanco satén.
Filma bat?
Nouvelle Vague mugimenduko edozein: Truffaut, Chabrol…
Soinu bat?
Soinu monotonoak asko atsegin ditut. Hori dela eta, Pink Floyd taldea asko gustatzen zait.
Usain bat?
Itsasoarena.
Janari bat?
Bixigua, eta Getarian bada, hobe.
Ura ala…
Ardoa eta Huts tabernako garagardoa.