Alergia substantzia zehatz batekiko hipersentsibilitatea da. Ikutu, irentsi edo inhalatzean sintoma berezi batzuk sortzen direnean, alergia dela esaten dugu. Alergeno bat organismoan barneratzen denean, honek IgE deituriko antigorpu batzuk sortzen ditu. Esposizioa iraunkorra denean beste substantzia kimiko batzuen artean histamina ere askatzen da, erreakzio alergikoaren sintoma tipikoenak sortzen dituena.
Ugari dira alergia sortzen duten substantziak, polena, akaroak, elikagaiak, etxeko animaliak… Hauek dira sintoma garrantzitsuenak: konjuntibiti alergikoa, rinitisa (muki-ura, doministikuak…), urtikaria, dermatitisa eta asma. Hauek guztiak ekiditeko alergia ematen duen substantziarekin ahalik eta kontaktu gutxien izaten saiatu behar da. Bestalde tratamendu ugari daude, baina antihistaminikoak arazoaren sorreran dute beren ekintza eta sintoma guztiak kontrolatzeko egokiak dira. Kontrako efektu gutxi dituzte eta berrienek jada ez dute logalerik ematen. Ez da beharrezkoa alergenoa zein den jakitea tratamendu hau erabiltzeko, baina komenigarria da medikuarekin kontsultatzea.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide