Aztertu duten herri horietako bat Zumarraga izan da. Kontseiluaren 0-10 bitarteko neurketa honetan Zumarragak 4,58 puntu eskuratu ditu. Datu esanguratsua benetan.
Egindako neurketa horretan Gipuzkoako udalerrietan 17. dugu Zumarraga. Atzetik ditu Pasaia, Donostia, Lasarte-Oria eta Errenteria. Euskararen ezagutza Zumarragan %61,7koa dela esan zuten (euskaldunak %46,5 eta ia-euskaldunak %15,2), PSOE alkatetzan dagoela eta hizkuntza eremu juridiko ofizialean dagoela kontuan hartutako datuak izan dira Kontseiluaren aldetik.
Alde positiboak eta negatiboak zerrendatu zituzten ondoren:
Alde positiboak:
-
Beka-sistema ezarrita dago langile eta euskara ikasleentzat.
-
Merkataritza eta lan-mundua euskalduntzeko egitasmoa abian da.
-
Udal erabakia hartu da udalaren komunikazio ofizialetan euskara nabarmenduz erabili dadin.
-
O-3 urteko hezkuntza euskara hutsean eskaintzen du.
-
Kirol nagusietan, helduek eta haurrek, denek dute aukera euskaraz praktikatzeko, aisian gainera eskaintza osoa euskaraz egiten zaie.
Alde negatiboak:
-
Udalak ez du erabakirik hartu herritarren aholkularitzarako herrian lan egiten duten zerbitzu espezifikoek ( emakumeak, langabetuak, kontsumitzaileak…) euskarazko zerbitzua eskain dezaten.
-
Ia atal erdiak erabilera planik gabe daude.
-
Euskara ordenantzarik ez dago.
-
Ez dago udal erabakirik langile kontratatu berri guztiak elebidunak izan daitezen.
-
Osoko bilkuretako materiala erdara hutsean aurkeztu ohi da.
- Kontseilua
- Kontseiluak egindako udal neurketak
- Zumarargako udal neurketen dokumentuak:
- Dokumentuak: