1.– 66 errepide kontrol izan dira Ertzaintza eta Guardia Zibilaren partetik. Ertzaintzak kontrol hauetako 28 egin ditu eta Guardia Zibilak 38. Kontrol hauetako askotan aurpegia estalita eta armaturik egon dira. Kontrol gehienak egun argiz egin dituzte eta tokiak oso aldakorrak izan dira.
Tren geltoki eta tren barruan ere identifikazio kontrol ugari izan dira.
2.– Herri mugimenduak ere errepresioaren jopuntuan egon dira:
– Urriaren 10ean, ertzaintzak Arantza etxe okupatua desalojatu zuen bertan zeuden pertsonak identifikatuz. Identifikatutako 5 gazteak epaiketaren zain daude.
– Aldiri tabernako inbentarioa ere egin zuen ertzaintzak urriaren 24an.
– Egun berean arratsaldeko ordu batean Zumarragako Amalur-eko inbentarioa egin zuten Epaitegi Gorenaren aginduz. Bi pertsona zaurituak izan ziren. Bertan zegoen pertsona bat auzipetua izateko zain dago ertzain bat jotzearen akusaziopean, bertan zeuden hainbat pertsonak hori horrela ez zela izan dioten arren.
– Legazpiko Arrano tabernan ere inbentarioa egin zuten egun berean.
– Azaroaren 4an Aldiri Taberna eraso zuten kristala hautsiz. Egun berean Urretxuko tabernetan Polizia Nazionaltzat bere burua agertzen zuten 3 gizonezko ibili ziren.
– Abenduaren 20an, ezker abertzaleak antolatutako mobilizazioak debekatu zituzten Garzon epailearen aginduz.
3.– Ertzaintzak egindako hainbat identifikazio kontroletan ez dute onartu EHNA. 14 identifikazioa zenbatu dira urritik martxoraino.
Herritar hauek oso kezkatuta azaldu ziren gure bi herriotan jasaten dugun errepresioa ikusita.
Txosten osoa hemendik deskargatu dezakezue.