Esan bezala, Altube mendatetik abiatuko gara etaBurbona (935 m), Nafakorta (1.014 m), Ubixeta (1.115m) gainetatik igaro ondoren, Garrastatxuko ermitatik behera, Baranbio herrira jaitsiko gara ingurune ederretik ibili ondoren. Nabarmentzekoak inguruko landaretza eta fauna, gainetatik ikus daitekeen paisaia eta ibilbidean ikusiko ditugun 1308ko Araneko Harria (neskatxa bat otso batzuek jana hil zela gogoratzen duen harria) eta amaierako 1626ko Garrastatxuko Andre Maria Erruzkikoaren baseliza.
Animatu eta parte hartu. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:30ean izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.
Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
Ibilaldiaren iraupena: 5 bat ordu
Tokia: Zumarragako parrokiatik.