| Ondo begiratuz gero, ikusiko dugu 6-16 urte bitarteko gaztetxoek eskolan baino denbora gehiago pasatzen dutela aisi aktiboan, hau da, kirolean, dantzan, musikan… (1.680 eta 900 ordu, hurrenez hurren), eta hori ikusita Gainzuri , La Salle Legazpi, Urretxu-Zumarragako ikastola eta Jose Mª Iparragirre ikastetxeek, Urretxuko eta Zumarragako Udalekin batera, gurasoek euren seme-alabentzat begirale eta entrenatzaile euskaldunak eska ditzaten kanpaina jarri dute martxan. |
Zergatik aisialdia euskaraz?
-
Gure gaztetxoek bi hizkuntzak menderatzea nahi dugulako.
-
Helburu hori lortzeko ikasketak euskaraz egitea nahikoa ez delako.
-
Etxean euskararik jaso ezin dutenentzat euskara batere nekerik gabe ikasteko bidea delako, eta bizitzan zehar oso erabilgarri izango zaielako.
-
Euskara eskola-hizkuntza bakarrik ez izateko.
-
Aisialdiak bizitzan garrantzi handia duelako eta haurrentzat gustuko arloa delako.
-
Zure hizkuntza delako eta horretarako eskubidea duzulako.