Urtero bezala bi ibilbide izan dituohitura zaharra bihurtzen ari den mendi martxa honek. Ibilbideluzerako (50km) 206 lagunek eman zuten izena eta motzerako (25km)883-k, horietatik 300 emakumeak ziren. Amaieran 1089 lagunetatik828-k bukatu zuten ibilbidea (motza eta luzea). Lokaztuta eta bustitaamaitu arren irribarrea zen nagusi aurpegietan.
Logikoa den bezala parte-hartzailegehienak hemen inguruko herrietatik zetozen, beste hainbat tokitatiketorritakoak egon badira ere. Urretxu-Zumarraga(569), Legazpi (116) eta Ezki-Itsaso (11), gertuko herrietatik:Azkoitia (34), Ormaiztegi (31), Bergara (23), Arrasate, Oñati,Ordizia, … urrutiagotik etorri zenik ere bada: Donostia (28),Gasteiz (23), Bilbo, Agurain (16), Alcorcon, Zaragoza,Logroño.
GurutzeGorrikoak ere bertan izan ziren eta ez zuten lan handiegirik izan,normalak diren “pajarak” eta lesio txikiak egon ziren soilik.
Antolatzaileek,eskerrak eman nahi dizkie eguraldi txarra egonda ere mendi martxa hauondo irten zedin lagundu zuten pertsonei.
Honako argazkiak Jose Luis Garmendiak bidalitakoak dira.MILA ESKER JOSE LUIS!!
{zoomcat catid=26}