Ez dakit zer izan nahi nuen, baina tresnak konpontzea gustatzen zitzaidan.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin egotea eta mendira joatea.
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
Eitzagako jaiak ala Zumarragakoak?
Bietan ondo pasatzen dut, baina Eitzagakoetan lan gehiago egitea tokatzen zait.
Nor jarriko zenuke Eitzagako alkate?
Lazaro Ormazabal.
Zer eskatuko zenioke alkateari auzorako?
Festa batzordearentzat lokal ona eta iturri batzuk.
Realak mailari eutsiko al dio?
Nahi bai, baina ezin baietz esan seguru.
Zer aldatuko zenuke Realean?
Atzerritarrak ekartzekotan, maila onekoak ekarriko nituzke, Savio modukoak. Egun dauden gehienek ez dute ezer eskaintzen. Bestalde, futbol zelai berria egingo nuke.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
Egindako azken oparia?
Amari urtebetetze egunean oparitu nizkion mendiko zapatilak.
Eta jasotakoa?
Aste Santuan Gorkak ardo kaxa ekarri zidan.
Data bat?
Santa Isabel eguna oso polita da zumarragar guztiontzat.
Neska eta mutil izen bana?
Lide eta Mikel.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Dezente irakurtzen ditut. Erosi, normalean, Gara eta Noticias de Gipuzkoa erosten ditut.
Gustuko telebista saioa?
Wazemank, barre pixka bat egin eta eguneroko buruhausteak albo batera uzteko.
Bereziki gorroto duzuna?
Saio arrosak eta Mira quién baila.
Liburu bat?
Aspaldi honetan ez dut libururik irakurri.
Abesti bat?
Bat esatekotan, Benitoren Erribera. Abesti asko ditut gustuko. Ruperren Berandu dabiltza ere asko gustatzen zait.
Filma bat?
El pianista.
Soinu bat?
Haizeak ateratzen duen txistuaren antzerko hori.
Usain bat?
Egia esan behar badut, ez dut oso usaimen ona. Txikitan dezente galdu nuen eta alergia kontuak ere ez dit laguntzen.
Janari bat?
Asko. Kokotxak eta makailoa saltsan, adibidez.
Ura ala…
Ardo ona.