Ejercicios mediocres / Hala-holako ariketak (127.alea)
Inoiz eskutan nahi izan duzu liburu baten antzeko erakusketa dotore bat? Eta harriduraz baso baten barna bidaiatu etxetik urrats bakar bat eman gabe? Eta zuhaitz, lore, txoritxo eta beste izakien artean gizaki apal eta atsegin baten barrenean sakonduz zoazela sentitu? Eta Zumarragan bizi eta harekin mintzatzen zarelako edo ezagutu gura duzulako margolari baten barren biluztua deskubritu? Hori egiteko prest bazaude, Iñaki Bastarrikak eta Koldo Goitiak Koldo Cadierno margolaria nolakoa den ezagutaraziko dizute. Liburutxoa parez pare izaten duzunean, dastatuko duzu, harrituko zara eta zizpuru bat baino gehiago botako dituzu. Maitasun askorik dagoela antzematen da liburuan, haien egileetan eta jakina, inprimatzailearen lanean ere bai. Benetan, lagun, erosten baduzu ez zara damutuko!
Iñaki Bastarrika eta Koldo Goitia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide