KK in’zona irratia entzuteko (127.alea)
Herriotan irrati libre bat sortu dela medio, (KKinzona irratia) hau nola entzun ikusiko dugu ale honetan. Internet bidezko irrati askok zuzenean entzuteko botoia badute ere, beste askotan ez da horrela. Irrati hauek entzun ahal izateko, musika erreproduktore bat behar dugu. KKinzonaren kasuan gainera, Windows Media Player-ean funtzionatzen ez duenez, nahitaezkoa egiten da erreproduktore bat jaitsi edo lortzea. KKinzonaren webgunetik egin dezakegu hau, irratiaren atalean Winamp programa baitago edonoren eskura. Jaitsi, instalatu eta interneteko helbide bat (URL helbidea) ireki beharko dugu. Horretarako, sakatu File (Archivo) (Winamp-en botoia ezker-goialdean ageri den ondulazio moduko bat izan ohi da) eta hor Play (Abrir) URL (red) botoiari eman. Bertan, irratiak emititzeko darabilen helbidea kopiatuko dugu KKinzonaren webgunetik eta return botoia sakatu ondoren. Eta lasai, hau guztia lehenengo aldian soilik egin behar da, jada programak berak gordeko baitu helbidea hurrengorako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide