…Volkswagen Californiarik eduki gabe?California, Traffic, Transporter edo antzeko furgonetaren bat ezizateak hori dakar. Jende batek uste du ez zarela mendizalea. Eta ezzarela euskaldun moderno, jator eta guaya. Guri berdin zaigu jendeakmendizale, euskaldun, moderno, jator eta guayak ez garelapentsatzeak, ziurrenik horiek guztietatik geroz eta gutxiagodugulako. Hala ere, aski errotuta dagoen furgomodaren gaiari heldukodiogu, inbidia ez-sano batetik.
Ez dakigu moda kontua den edo zekristo, baina etxebizitza batekin konformatu ez, eta bigarrenaerostea amesten duten geroz eta lagun gehiago egoteak hausnarketarakobide eman digu.
Halakoxeak baitira furgoneta hauek:hozkailua, berogailua, koltxoiak, mahaia, armairuak, bizikletak etaeskiak eramateko tramankulua… Autoa tuneatzen duen tipoa flipau batda, noski, baina furgoneta soineko dotore (eta garestiarekin)janzteak labela dauka, eusko labela. Eta eusko labela dute erefurgonetetan (ez bakarrik furgonetetan) jartzen diren pegatinek:ardilatxaren irudia, edo basurdea (autentikoagoa da, gaiztoagoa), edo'Nuklearrik ez' dioena (geroz eta gutxiago ikusten dira), edo'Pirinioak', 'Berria', 'Euskal Herria', 'AHTrik ez' eta antzekoak.Euskaldun izateaz gain, ekologista, euskaltzale, abertzale etaabenturazale garela erakutsi beharra baitaukagu. Ezkertiar garelaerakusteak prezio bat duelako.
Oporretara trenean joan zarela eta 3-4izarreko hotelean lo egin duzula esaten badiezu, “a ez, hori ez dagure estiloa!”. Auskalo zenbat euro balio duen katxarroanbidaiatzea ordea putamadre dago, edonora joateko askatasuna ematendu… askatasuna, horratx hitz klabea. Furgonetak askeago egitengaitu… enfin. Uf, espero dugu orain arte furgonetan pakete gisaeraman gaituzten lagunek euren etxeko ateak ez ixtea.