Osteoporosia gorputzeko hezur masa gal-tzean ematen den gaitza da. Hezurren trinkotasuna gutxitzen denez, hauek poro-tsuagoak, finagoak eta ahulagoak bihur-tzen dira, kolpeak okerrago jasan eta erraz puskatuz. Gaixotasunak ez du sintoma nabarmenik agertzen garatzen ari den bitartean, beraz, gaixoa ez da hainbat haustura izan arte duenaz jabetzen. Emakumezkoak dira gaitza garatzen arrisku handiagoa dutenak (menopausia da arrazoi nagusia), gizonezkoek ere sufritzen duten arren. Alkohola, kafeina, tabakoa, egoneko bizitza, kaltzioan pobrea den dieta edota menopausia goiztiarra, agerpena errazten duten faktoreetako batzuk dira. Gaitzak aurrera egin ahala ondorio latzak ekar ditzake, orno eta aldaka haustura, bizkarreko mina eta hezur sentsibilitatea esate baterako. Hortaz, haurtzarotik prebentzio neurri batzuk kontuan hartzen baditugu, hezurraren osasuna mantentzen saia gaitezke. Jan neurri egokiak, ariketa fisikoa erregulartasunez egitea, dantza egitea, tenisean aritzea, yoga praktikatzea edo alkohola eta tabakoa neurrian kontsumitzeak mesede egingo digu!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide