Una historia de Brooklyn (127.alea)
Berkman familiaren egunerokoa islatzen duen komedia dramatikoa edo drama komikoa da. 1986. urtea da eta Berkmandarrak New Yorkeko Brooklyn auzoan bizi dira. Ama idazlea da eta aita idazle izateko ame-tsa albora utzi duen irakaslea. Bikote harremana ez da ona eta banantzea erabakiko dute. Sendoa zirudien familia behera dator. 16 urteko semea aitaren alde jarriko da eta 12 urtekoa amaren alde. Guztiek porrotak dakartzan sentipenei aurre egin beharko diete. Historia eta pertsonaiak aldatzen doaz, gauzak hobeto ulertzen lagunduko duten ñabardurak agerian utziz. Hauek erakustea da, hain zuzen ere, filmaren meritu handiena. Gidoiak ere pertsonaiak sinesgarriak egiten eta topikoetatik urruntzen laguntzen du. Filma ostiral honetan, 22.15ean, eskainiko da Zelai-Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide