Ada Curbelo: “Beste batzuekinegotea eta esaten dutena ez ulertzea oso gogorra iruditzen zait”
Ada Curbelokubatarrak Jon Gartziandia zumarragarra ezagutu zuen bere herrialdeaneta elkarrekin bizitzera etorri ziren. Bertako hizkuntza ikasteabeharrezkoa iruditu zitzaion eta Udal Euskaltegian izena eman zuen.Dagoeneko bosgarren urratsean dago eta Gernika okindegiko bezeroekineuskaraz egiten du.
Ekainean hiru urteegingo du etorri zenetik. "Kuban senarra dena ezagutu nuen,etorri eta ezkondu egin ginen". Euskal Herriaz ezer gutxizekien. "ETAk lehergailuren bat jartzen duenean soilik heltzendira hemengo albisteak Kubara. Senarrak ez larritzeko esan zidan,hemengo egoera ez dela komunikabideetan agertzen den bezaingatazkatsua".
Oso gustura bizida gure artean. "Jendearekin ez dut inongo arazorik izan. Osoondo hartu ninduten, beharbada, nire senarra ezaguna delako. Ez nautesekula ezberdina sentiarazi, ezta baztertu ere".
Ondo moldatu dahemengo bizimodura, nahiz eta Kubakoarekin alderatuz ezberdina den."Jendearen izaera ezberdina da. Kuban jendea maitekorragoa etasamurragoa da, beharbada klima dela eta. Hemengo jendea neurtuagoada. Sukaldaritza ere oso ezberdina da. Kuban ongailu asko erabiltzenditugu".
Dena den, CurbeloEuskal Herrira egoki-tzeko ahalegina egiteko asmoz etorri zen etalortzen ari da. Hala, hona heldu eta berehala Udal Euskaltegian izenaeman zuen. Oso argi du Euskal Herrian bizi nahi duen orok euskarazjakin behar duela. "Hemen bizi behar banuen, integratu beharranuela pentsatu nuen. Gainera, nire senarra euskalduna da", dio.
Hasieran,Euskaltegira joatea gogorra egin zitzaion. "Hitz guztiakarrotzak ziren niretzat, baina poliki-poliki ikasten joan nintzen.Hobeto moldatzen naiz. Euskara ulertzeko gai naiz, oraindik hitzegiteko arazoak baditut ere. Ez naiz elkarrizketa luzeak mantentzekogai", azaldu du.
Senarra,senitartekoak eta lagunak bere ahaleginaz harro daude, noski. "Ezdidate egunero aipatzen, baina pozik daudela uste dut. Gutxitan hitzegiten dut beraiekin euskaraz. Izan ere, badakit eurek eregaztelaniaz dakitela eta ausartzea kosta egiten zait".
Lanorduetan,ordea, euskaraz egitea egokitzen zaio. "Duela urtebete Gernikaokindegian lanean hasi nintzen eta oso lagungarria izan zait euskarapraktikatzeko. Bezero batzuek euskaraz eskatzen dute eta nik euskarazerantzuten diet. Nahiko ondo moldatzen naiz, ulertzeko ez baitutzailtasunik. Bestalde, nire itxura dela eta, askok euskalduna naizelauste dute. Ez didate kubatar itxura hartzen. Kubatarra naizela etaeuskara ikasten ari naizela esaten diedanean, harritu egiten dira".
Lantokiak ez ezik,telebistak ere balio dio mintzapraktika egiteko. "Kutsidazubidea, Ixabel telesaila ikusten ari naiz, gustura gainera.Euskaltegian liburua irakurri genuen lehenago. Telesailaren etaliburuaren artean aldeak daude, baina biak atsegin ditut",aipatu du.
Euskal ohitureneta festen berri ere badu dagoeneko. "Oso entretenigarriakirudi-tzen zaizkit. Hemen beti dago zer ospatu. Ohiturei etaospakizunei eusten diezue, Kuban baino askoz ere gehiago".
Ada ez da inolazere gure hizkuntza ikasten hasi izanaz damu. "Erabaki zuzenaizan zen. Gainera, lana aurkitzeko beharrezkoa izango nuela erepentsatu nuen. Euskara ikastea zaila iruditzen zait, baina luzaroanjarraitzeko asmoa dut. Gainera, Euskaltegian oso giro ona dugu".
Gainontzekoatzerritarrak euskaraz ikastera animatu nahi ditu. "Bertakohizkuntza jakitea oso ona da. Beste batzuekin egotea eta esatendutena ez ulertzea oso gogorra iruditzen zait. Bestalde, aipatubezala, zenbat eta ezagupen gehiago izan, orduan eta hobeto lanabilatzeko. Euskara ikastea oso gomendagarria da".
Olessia Kirkatz: “Amaginarrebakeuskaraz egiten dit, ilusio handia egiten baitio ni ikasten ikusteak”
Olessia Kirkatzerrusiarra da eta duela zazpi urte bere herrialdean Antzuolako mutilbat ezagutu zuen. Maitemindu egin ziren eta duela bost urte EuskalHerrira etorri zen. Antzuolan bizi da eta Arrasaten ingeles irakasleada, baina Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegira etortzen da euskaraikastera. "Egokiena ni hona etortzea zela pentsatu genuen, bainasorpresa handia hartu nuen heldu nintzenean. Izan ere, milioi batbiztanle duen hiri batekoa naiz eta Antzuola oso txikia da niretzat.Hasieran gogorra egin zitzaidan. Klaustrofobia sentitzen nuen hangokale estuetan. Gainera, mendiak daude eta nire jaioterrian ez. Hanheldu baino askoz ere lehenago ikusten da ekaitza datorrela. Hemen,ordea, bat-batean heltzen da. Zorionez, dagoeneko ohitu naiz",dio.
Senarra ezagutuaurretik ez zuen Euskal Herriaren berri. "Espainia besterik ezzen existitzen niretzat, baina orain Euskal Herria oso ezberdina delajabetu naiz. Jendea oso jatorra iruditu zitzaidan hasieratik. Hotzakzaretela esaten duzue, baina zeuen burua hegoaldeko jendearekinkonparatzen duzuelako da hori. Nik Errusiako jendearekin alderatzenzaituztet eta han askoz ere itxiagoak gara. Komun publikoetan sartueta jendeak kaixo esatea oso deigarria iruditu zitzaidan, adibidez".
Etorri aurretikizan zuen euskararen berri. "Senarrak bere familiak euskarazhitz egiten zuela esan zidan eta sorpresa hartu nuen. Berekoadrilakoek ere euskaraz egiten dute eta ez dira gaztelaniarapasa-tzen niregatik. Ez dute zertan egin beharrik. Duela hiru urtesaiatu nintzen lehenengoz euskara ikasten, Arrasaten, bainalanarengatik utzi behar izan nuen. Iaz berriz hasi nintzen,Urretxun".
Ondo moldatzen dadagoeneko. "Ulertzen dut eta, saiatuz gero, hitz egiteko gainaiz. Dena den, nire helburu nagusia ulertzea da, elkarrizketetan ezgaltzea. Nire senarraren senitarteko batzuek oso ondo hitz egitendudala esaten didate, baina ez dut uste horrenbesterako denik".Errusian ere badakite euskara ikasten ari dela. "Oso ondoiruditzen zaiela eta ez dela horrenbesterako esaten didate", diobarrez.
Berak ere ez delahorren zaila dio. "Euskarak logika du eta hori osogarran-tzitsua da. Aditz asko daude, baina oinarria hartuta ez dazaila ikastea. Etxean ere ikasten saiatuko banintz, hobetomenperatuko nuke, baina ez dut etxeko lanak egiteko astirik. Denaden, euskarazko irratia eta telebista jartzeko ohitura dut.Ostiraletan Martin telesaila ikusten dut, jarraitzeko erraza baitaeta euskara ikasteko oso aproposa. Gaur Egun eta Supernanny ereikusten ditut. Euskarazko musika entzuteko ohiturarik ez dut, ordea.Ingeles musika bakarrik atsegin dut".
Kalean ez dueuskaraz asko egiten. "Arrasate, Urretxu eta Zumarragan lehenhitza gaztelaniaz izan ohi da. Familiakoekin, ordea, euskaraz egitendut. Amaginarrebak euskaraz egiten dit, ilusio handia egiten baitio.Jarraitzeko eta hemendik aurrera beti euskaraz egin behar dudalaesaten dit. Lagunekin ere aritzen naiz, baina gutxiago", azaldudu.
Gainontzekoetorkinak euskaraz ikastera animatu nahi ditu. "Euskaltegian osogiro ona dugu eta ikasteak merezi du. Oso ariketa ona da, gainera.Adinekoei, adibidez, oroimena lantzeko, denbora pasatzeko eta jendeaezagutzeko aukera ematen die. Nik luzaroan jarraitzeko asmoa dut".
Kirkatz euskaraulertzeko premia sentitu zuelako joan zen Euskaltegira. "Ulertuegin nahi dut, nire ingurukoek hitz egiten baitute. Bilbon bizikobanintz, beharbada, ez nintzateke animatuko", aitortu du.
Olessia Kirkatzeuskal giroan ondo moldatu da eta euskaldunok ondo ezagutzen gaitudagoeneko. "Jendeak bere sustraiei garrantzia handia ematen dieeta gazteek euren herriko kultura eta ohiturak horren ondo ezagutzeaharritu egiten nau".
Paula, Ana eta Marlon: “Euskaraikastea beste toki batzuetan bertako hizkuntza ikastea baino zailagoada”
Joxe Jauregizumarragarrak eta Paula Blanco nikaraguarrak Internet bidez izanzuten elkarren berri. Duela hiru urte eta erdi aurrez aurre ezagutzeaerabaki zuten eta, ordutik, elkarrekin bizi dira Euskal Herrian.Ezkondu ondoren, duela bi urte, Paularen seme-alabak ekarri zituzten:egun 15 eta 12 urte dituzten Ana eta Marlon. Ikastolara joaten diraeta dagoeneko euskaraz hitz egiteko gai dira. Amak ere gure hizkuntzaikasteko asmoa du.
Paulak ezer gutxizekien Euskal Herriaz etorri aurretik. "Indarkeriarekin lotzennuen. Joxek Espainia eta Frantzia artean dagoela esan zidan eta nikez nuen mapan aurkitzen. Heldu bezain pronto martxoaren 11ko Madrilgoatentatua izan zen. Ama zoro moduan jarri zen, non sartu nintzengaldezka".
Ondo moldatu dahemengo bizimodura. "Hemen Nikaraguan baino hobeto bizi dajendea". Bi herrietako kulturen artean alde handiak daudela dio.Joxek ederki asko gogoratzen du zer iruditu zitzaion deigarriena. "Ezzuen ulertzen zergatik atera-tzen garen kalera edatera, etxean edariaedukita. Latinoamerikarrak beti parrandan daudela uste dugu, bainaPaula oso etxezuloa da".
Euskal Herrikotxokoak ezagutzeko gustatzen zaio batez ere etxetik irtetea. "Autoanjoatea gustatzen zait. Autotik irten gabe, hemengo bazterrakikustea". Senarrak egia dela dio. "Aurreko batean bideokerra hartu nuen eta ez zidan batere esan!", aipatu du.
Erosketak egiteraeta hondartzara joatea ere atsegin du. "Kontuan izan behar dahan ez dugula erosketak egitera joateko aukerarik. Hondartzeidagokienez, hemen ez naiz uretan sartzen, han baino askoz erehotzagoa egoten baita".
Aurrera begira,euskara ikasteko asmoa du. Joxek bai ala bai izango dela dio."Haurrengatik egin nahi dut, batez ere. Ondo ikasi beharradutela esaten diet behin eta berriro, baina beraiek nirekin ezindutela euskaraz hitz egin eta horregatik ez dutela gehiago erabiltzenesaten didate", azaldu du Paulak.
Seme-alabez aridela, beraiek ere Euskal Herrira primeran moldatu direla aipatu du."Eskolan ondo moldatzen dira eta hemengo eguraldira ni bainohobeto egokitu dira. Elurra deigarria iruditu zitzaien eta osogustura ibili ziren. Etorri aurretik, ez zuten ezagutzen. Koxkortuakzirela ekarri nituen eta beldur nintzen, baina ez dute inongoarazorik izan. Ez naiz inolaz ere etorri izanaz damu".
Ana eta Marlon ereez. Gainera, dagoeneko euskaraz hitz egiteko gai dira. Anak hitzbatzuk ikastea kostatzen ari zaiola dio. Joxek euskaraz hitz egiteaklotsa apur bat ematen diela azaldu du. "Ez lirateke lotsatubehar, zailtasunak izatea logikoa baita. Azken finean, ez da eurenama hizkuntza. Ezin da egun bakarrean ikasi! Nirekin ere gutxitanhitz egiten dute. Gehienetan erdaraz erantzuten didate, lotsa delaeta. Dena den, ikasten ari direla ikusteak pozten nau".
Haurrak hemengoramoldatzeko ahalegina egiten ari dira, baina amak euren sustraieieustea ere nahi du. "Hona etortzea aldaketa handia izango zelabanekien, baina ez ditut sustraiak galdu nahi. Beraiei ere horiaipatu diet. Nikaraguan neskei festa handi bat eskaintzen zaie 15urte betetzen dituztenean eta Anak berea izan du. Tabernan ospatugenuen, gure senitarteko eta lagunekin. Nire ama egotea ere gustatukolitzaidake, baina…".
Ahal bezain prontoNikaraguara joateko asmoa dute. Izan ere, Joxek ez du oraindik huraezagutzen eta Paulak amarekin egon nahi du, noski. Ordurako, erronkamarkatu dute: guztiak euskaraz hitz egiteko gai izatea. "Euskaraikastea beste toki batzuetan bertako hizkuntza ikastea baino zailagoada. Izan ere, gaztelania ondoan izanda…", dio Paulak.
Sidi Elbouanani: “Etorkinek ereeuskara ikastea komeni da, hizkuntza gal ez dadin”
Sidi MohamedElbouananik 17 urte ditu eta DBHko laugarren maila ikasten ari daIparragirre institutuan. Azpeitian jaio zenez primeran ikasi zueneuskaraz. Zortzi urterekin, ordea, familia Marokora itzuli zen.Hamaika urte zituela Zumarragara etorri ziren. Ordurako euskara etagaztelania nahiko ahaztuta zituen, baina berreskuratu ditu. Euskarazeskolan bakarrik egiten duela aitortzen du, baina bizirik mantentzekoahalegina egin behar dela dio.
Marokoar jatorrikogaztea Euskal Herrian jaio zen. Hori dela eta, euskalduntzat etamarokoartzat du bere burua. Umetan ikasi zuen euskara. "Hemenjaio nintzenez, inongo arazorik gabe ikasi nuen. Bost anaia-arrebagara eta guztiok euskaraz dakigu, oraindik hitz egiten ez dakientxikiak izan ezik. Etxean marokoarrez egiten dugu. Anaia-arrebonartean gutxitan aritzen gara euskaraz. Etorkin familia batzuetanseme-alabek euskaraz egiten dute gurasoek esaten dutena ulertzea nahiez dutenean, baina guk ez dugu halakorik egiten", azaldu du.
Kalean, berriz,gazteleraz egiten duela dio. "Eskolan bakarrik egiten dugueuskaraz, baina ondo moldatzen naiz. Dena den, ohiturafaltagatik-edo, batzuetan kosta egiten zait euskaraz aritzea",aipatu du. Beste askorentzat bezala, euskararekin duen harremaneantelebista garrantzitsua da. "ETB1 ere ikusten dut, gainontzekokateekin batera, baina ez naiz oso telebista zalea", dio.
Hiru hizkuntzamenperatzen ditu eta ingelesa ere ikasten ari da. "Azken honetanokerrago moldatzen naiz, baina oraindik badut hobetzeko denbora.Etxean ez dugu horretaz hitz egiten, baina Marokora joaten gareneansenitartekoek horrenbeste hizkuntza ezagutzea ondo iruditzen zaielaesaten dute".
Aipatu bezala,Sidik Azpeitian ikasi zuen euskara, gero Marokon bizi izan zen etaazkenik Zumarragara etorri zen. "Azpeitian ondo ikasi nuen,lagunekin euskaraz egiten bainuen, baina Marokon euskara etagaztelera dezente ahaztu nituen. Dena den, itzuli nintzenean, errazsamar berreskuratu nituen. Halere, gogorra egin zitzaidan", dio.
Hala ere,etorkinei gure hizkuntza ikastea gomendatzen die. "Animatu eginnahiko nituzke, merezi baitu. Gainera, etorkinek ere euskaraz ikasteakomeni da, hizkuntza gal ez dadin. Bestalde, lan egiteko orduan osobaliagarria da".
ElbouananikBatxilergoa egiteko asmoa du, baina oraindik ez du erabaki zerikasiko duen ondoren. Dena den, argi du Euskal Herrian bizitzenjarraituko duela. "Hemen jarraituko dut, bertako bizimodua hobeabaita".
Euskal Herrianerabat integraturik, Sidik ikastetxera heltzen diren etorkinherrikideei laguntzen die. Jon Orbegozo Iparragirre institutukoorientatzaileak bere laguntza eskertzekoa dela dio. "Itzultzailebeharra izan dugunean, izugarrizko laguntza eskaini digu. Euskaraz,gaztelaniaz eta arabieraz dakien mutila ikastetxean bertan izatea,guretzat oso baliagarria izan da", aitortu du Orbegozok.
Gazte marokoarrakanpotik etorri direnentzat eredu dela ere badio. "Bertanbizitzea, lan egitea eta erabat integratzea posible dela erakustendu. Etorri berriei beldur pixka bat ematen die euskara ikasibeharrak, baina badituzte ereduak imitatzeko eta hori oso positiboada".
Gilberto Cruz: “Emaztea etahaurrak euskaldunak direnez, euskara erabili beharra dut”
Gilberto Cruzkolonbiarra medikua da eta duela 20 urte etorri zen Euskal Herrira,traumatologian espezializazioa egitera. Bartzelonara joan nahi zuen,baina Gurutzeetako ospitalera bidali zuten. Bertan ondo hartuzutenez, gelditzea erabaki zuen. Egun, Zumarragako ospitalean lanegiten du, urretxuar batekin ezkonduta dago eta euskara ikasten arida.
Kolonbianespezializazioa egiteko aukera txikia dago. "Gure herrialdetikkanpo bilatu behar dugu eta arruntena Espainiara edo Estatu Batuetara(EEBB) jotzea da. EEBBetan ingeles azterketa egiten dutenez, honaetortzea erosoagoa da. Bartzelonara joateko asmoa nuen, baina EuskalHerrira bidali ninduten. Toki aldaketa eskatu nuen, baina onartuzutenerako hemen gustura nengoen eta gelditzea erabaki nuen. EuskalHerriko toki guztietan ondo hartu naute".
Cruzek ezer gutxizekien gure herriaz etorri aurretik. "Indarkeriaren berribesterik ez nuen. Zoritxarrez, Kolonbiarekin berbera gertatzen da:gauza txarrak onak baino ezagunagoak dira. Zuei deigarria iruditukozaizue, baina ama Kolonbian beldurrez bizi zen, Euskal Herriannengoela eta".
Kolonbiarraribeste gauza batzuk iruditu zitzaizkion deigarriak, batez ere estatuespainiarreko kultura aniztasuna. "Euskal Herrian berezkokultura duzue. Espainia barruan horren herri ezberdinak egoteak nirearreta piztu zuen. Izan ere, Kolonbiara betikoa heltzen da:Andaluziako folklorea, paella, zenenak… Espero ez nituen gauzakaurkitu nituen: herrialde baten barnean, beste batzuk".
Euskal Herrianbehin betiko gelditzeko, beste arrazoi batzuk ere izan zituen. "Nirealaba gaixotu egin zen eta espezialista onenetako batek Gurutzeetakoospitalean lan egiten zuen. Espezializazioa lortu ondoren, erabakibat hartu behar nuen, gelditu ala nire herrira itzuli: alabarenarazoa medio, gelditu egin nintzen".
Duela 15 urteZumarragara etorri zen lanera. Dagoeneko, erdi euskalduntzat du bereburua. "Pixkanaka, jendea ezagutu dut, lagunak egin ditut etaeuskalduntasun sentimendua ikusi eta ulertu dut. Bizitzarengorabeherak medio, dibortziatu egin nintzen, lehen emaztearekinizandako alabak Leioan bizi dira, Urretxuar batekin ezkondu nintzeneta beste bi seme-alaba izan ditugu. Emaztea eta haurrak euskaldunakdirenez, euskara erabili beharra dut. Ikasten lehenago hasi nin-tzen,duela zazpi edo zortzi urte, baina orain hasi naiz hitz egiten",aitortu du.
Orain sentitu dueuskara ikasteko nahia. "Bere garaian lanarengatik hasi nintzenikasten. Izan ere, perfil jakin bat lortzera behartzen gaituzte.Orain, etxean ere beharrezkoa dut. Haurrekin hitz egiteko gai naizeta akatsak zuzentzen dizkidate".
Ospitalean bertanhartzen ditu eskolak. "Hiru urte eta erditan Euskaltegira joannintzen, baina oso neketsua zen; ez nuen denborarik. Zazpigarrenmaila gainditu ondoren, utzi egin nuen. Euskarak, haurrekin hitzegiteko ez ezik, Osakidetzan postu finkoa lortzeko ere balio du".
Cruzek euskaraikastea zaila dela dio. "Erraza dela eta logika duela diozue,baina zerotik hasten garenoi neketsua egiten zaigu. Gazteleraren etaeuskararen egiturak zeharo ezberdinak dira eta adinean aurreragoazenoi zailagoa zaigu hizkuntza berri bat ikastea".
Dena den, ziurlortuko duela. Izan ere, integratuta sentitzen da eta inguruaneuskaldun asko ditu. "Nire beste familia urrun dagoenez,emaztearenarekin ospatzen dut dena. Bertako festa guztiak ezagutzenditut. Emaztearen koadrilan integratuta nago eta elkarte bateko kideaere banaiz: Ur-Gainekoa. Duela bost bat urte egin nintzen bazkide.Hemengo sukaldaritza eta sukaldean aritzea oso gustukoak ditut, bainanoizean behin Kolonbiako zer edo zer prestatzen dut", azaldu du.