Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertsoeskolak seigarren denboraldia beteko du 2006-2007, etenik gabeikasturtean 2001eko udazkenean hasitako bideari jarraituz; urtetikurtera, bertso eskolan dabiltzan haurren maila gorantz doa etengabe,eta berriek ere gogoz eta zaletasunez ekiten diote bertsoak kantatzenikasteko teknika lantzeari. Makina bat agerpen egin ditugu jendeaurrean, herrian eta herritik kanpo, eta agerpen hauek haurrenzaletasuna eta grina areagotzen dute. Bestalde, ez dugu ahaztu beharbertso eskolak, eskola orduz kanpoko ekimena izaki, bertaratzen direnhaurrengan eragiten duen euskara eta euskal kulturarekiko zaletasunagoraka doala etengabe, baita bertso eskolara bertaratu ez arrenurtean zehar egiten diren hainbat eta hainbat agerpenetan entzuleizan ditugun gainerako haurrengan izaten ari den eragin positiboaere.
Egungo gaztetxoen bertso eskolarenezaugarriak ondorengo lerroetan laburbiltzen dira:
-
Aurtengo ikasturtean, iaz bezala, hiru talde ezberdin ditugu gaztetxoen bertso eskolan, haurrak bertso eskolan daramaten denboraren arabera talde batean edo bestean banaturik.. Horrela, zaharrenen taldeak 9 haur ditu, bigarrenak 8 haur eta aurten hasi direnen taldeak 9. Guztira, beraz, 26 haur.
-
Ostiralero biltzen gara Urretxuko kultur etxean. Zaharrenen taldeak ordu t´erdiko saioak egiten ditu eta beste bi taldeek ordubetekoak.
-
Materiala etengabe berritzen joatea da bertso eskolaren etengabeko erronka; horrela, hasi berriekin orain hiru urte argitaratutako liburuko ariketak erabiltzen ditugun moduan, zaharrenentzat geroz eta ariketa konplexuagoak asmatzen jarduten dugu astetik-astera, baita geroz eta doinu ezezagunagoak kantatzen ere.
-
Haurrek egindako bertso sortak ere kantatu ohi ditugu sarritan, euren kontura lehiaketetara bidalitakoak eta horrelakoak.
Igaro berri den 2006 urtean ere,klasez kanpoko hainbat ekimen eraman dugu aurrera, bertso eskolanegiten den lana kanpoko jendeari erakusteko.
-
Inguruko bertso eskoletako haurrekin zenbait topaketa eta afari egin ditugu urtean zehar.
-
Martxoan bertsoa: bertsopaper lehiaketako sari banaketan bertso kantari, eta, oro har, ziklo guztian partehartze zuzena (bertso afaria, Iñaxitoren antzerkia, klase irekia…).
-
Apirila hasieran, Bertsozale Elkarteak antolaturiko II. Bertso Eskolen Eguna delako ihardunaldian parte hartu dugu.
-
Segura Irratira osteratxoak: egin ditugu.
-
Udaberrian, eskolarteko txapelketan parte hartu dugu, saio oso txukunak eginaz eta sari bat baino gehiago poltsikoratuz. Aipatzekoa da Amaia Iturriotzek Altsasuko Euskal Herrikoan lorturiko hirugarren postua.
-
Sanjoanetan bertsoak kantatu ditugu suaren inguruan.
-
Zumarragako jaietan bertsoak kantatu ditugu haurren egunean.
-
Zenbait ikaslek Bertsozale Elkarteak antolaturiko bertso udalekuetan parte hartu dute uztailean.
-
Urretxuko jaietako txistu kontzertuan parte hartu dugu abesti batean.
-
Urtean zehar, ikasleek euren kontura hainbat bertsopaper sariketetan parte hartzen dute, sarritan emaitza paregabeak eskuratuz (Lazkao Txiki, Sabino Arana…).
-
2006ko irailean, ETBko Postdata saioan aste batzuk lehenago grabaturiko Zumarraga-Urretxuko bertso eskolari buruzko erreportaiatxoa eskaini dute.
-
2006ko abenduan, Luzio Gabiriaren omenezko saioa baino lehen bertsolariekin afaltzeko aukera izan genuen.
-
Gabon aurretik, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi eta Alaitz Sarasola bertsolarien saioa izan genuen.
Bertsoa lehia soilik ez den arren,hori ere bada, eta aurten ere eskolarteko txapelketan parte hartudugu, emaitza ezin hobeak lortuz. Horrez gain, bestelako zenbaitsariketatan ere eskuratu ditugu sari ezberdinak (Lazkao Txikisariketa, Sabino Arana sariketa,…). Eskolarteko Txapelketarekinlotuta, txapelketa bera ospatu aurretik topaketa eta entrenamendusaio ugari egin ditugu Ordiziako bertso eskolako haurrekin, eta horioso positiboa da inguruko bertso eskolen arteko harremana sakontzealdera.
Datozen hilabeteetan bideberetik jarraitzea da gure asmoa, haurrak zaletzen eta bertsoaaitzaki gisa harturik elkarrekin une gozoak pasatzen. Martxoanbertsoan parte hartzeaz gain, udaberrian bertso eskolen egunean partehartuko dugu, baita eskolarteko txapelketan ere. Eta herrikogainerako taldeek gaztetxoen bertso eskolari eginiko eskariakbetetzen ere pozik jarraituko dugu. Une honetan, apaltasun handienaz,lasai asko esan dezakegu Gipuzkoan gutxi direla, gaur egun,Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertso eskola baina indartsuagoak,azpiegitura, haur kopuru eta, zergatik uka, ilusioari dagokionez.
Honaino, hain zuzen, 2006ko memorian jasotakoa. 2007an seguru izan aurrekoaz gain beste koskatxo bat gora egingo dutela gaztetxoen bertso eskolakoek. Adibide bat jartze aldera, egun hauetan egiten ari den Gipuzkoako Eskolarteko 27. Bertsolari Txapelketara hamabi ume aurkeztu ditu bertso eskolak txikien mailan eta bat handien mailan. Txikien mailako umeek bost taldetan hartu dute parte, hortaz, ez da harritzekoa datorren ostiralean Bergarako pilotalekuan egingo den finalean hamabi horietatik seik kantatzea.
Zintzo Mintzoko batzordekook konforme gaude gaztetxoen bertso eskolako arduradunekin "Une honetan, apaltasun handienaz,lasai asko esan dezakegu Gipuzkoan gutxi direla, gaur egun,Zumarraga-Urretxuko gaztetxoen bertso eskola baina indartsuagoak,azpiegitura, haur kopuru eta, zergatik uka, ilusioari dagokionez", baina bakoitzari berea eta zuei zuek lanaren bidez lortu duzuena. Horrelako lanek bertakoago, zumarragarrago, urretxuarrago, sentiarazten baikaituzte. Zorionak!
Amaia Iturriotz, Leire Akizu eta Maddalen Akizu Zumaiako saioan (2007-5-11) agurra kantatzen | |
Jon Mendizabal eta Sara Urrestarazu Irati Artetxe eta Nagore Arzallus azkoitiarrekin kantuan Ordizian (2007-5-18) | |
Jone Alberdi eta Iker Azpeitia Beasaingo Gemma Urteaga eta Zegamako Joanes Etxaiderekin kantari Ordizian (2007-5-18) | |
Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolakoak Ordiziako saioa hasi aurretik (2007-5-18) Zutik, ezkerretik hasita: Gemma Urteaga (Beasain), Amaia Iturriotz, Jone Alberdi, Mikel Iturriotz eta Sara Urrestarazu. Eserita, ezkerretik hasita: Jon Mendizabal, Beñat Torres, Ane Agirre, Edurne Plazaola eta Iker Azpeitia. | |
Edurne Plazaola eta Arkaitz Aizpuru Idiazabalgo Joseba Agirrezabalekin agurra egiten Legazpin (2007-5-25) | |
Beñat Torres, Mikel Iturriotz eta Ane Agirre kantuan Legazpin (2007-5-25) | |
Manex Mantxola emandako lau oinekin bertsoa osatzen Legazpin (2007-5-25) | Goiko ilaran: Arkaitz Aizpuru eta Iker Azpeitia. Erdiko iladan (ezkerretik hasita): Edurne Plazaola, Amaia Iturriotz, Joseba Agirrezabal (Idiazabal), Mikel Iturriotz, Beñat Torres, Ane Agirre eta Leire Akizu. Aurreko mailan: Maddalen Akizu |