Laugarren txapela jarraian, beraz, herrira datorrena(bigarrena Zumarraga-Urretxuko gaztetxoez soiliz osaturiko talde batekirabazten duena, lehenengo bietan Goierriko bertso eskolakoekin batera osatubaitzituzten kanturako taldeak).
Aurreko urteetako emaitzakikusita eta aurtengo txapelketan kanporaketetan emandako maila azterturik,Zumarraga-Urretxuko bi talde finalistak ziren, agian, faborito, etaaurreikuspenak bete egin ziren, Asteasuko taldeak maila oso altua duelaerakutsi bazuen ere. Edozein kasutan, talde irabazleak egindako lanaikaragarria izan zen, eta entzulegoak indarrez txalotu zituen Amaia, Maialeneta Leireren bertsoak. Baina, agian, deigarriena zera da, talde irabazleaz gainZumarraga-Urretxuko beste taldeak (Mikel, Ane eta Beñat) emandako mailaikusgarria. Txapela eurek jantzi izan balute ere, pilotalekuan bildutako inorez zen harrituko. Kopuruaz gain, kalitatea ere badago gure herriotako bertsoeskolan.
Lau oinak emanda, Leire etaAmaiak kantatu zuten lehenik; airosa, poza, aproposa eta gozaziren bertsoan txertatu beharreko errimak. Honatx, Amaiak botatako bertsoa: Leireeta Maialen / alai ta airosa // bertsotan aritzeko / une aproposa. // bi taldefinalean / zer nolako poza // eta seirok batera / nahi genduke goza. Leirekere, ahots goxoaz, egoki bete zuen bere lana. Ondoren, Amaia eta Maialenek gaiaemanda bertso bat osatu zuten. Andoni Egaña gaijartzaileak ondorengo gaia jarrizien: aurtengo txapelketan sari berezi bat jarri behar omen dute, eta zuekaukeratu behar duzue sari hori. Maialenek kantatu zuen aurrena: Gaurkohonetan lehian gabiltza / hainbat herri eta hiri // ondo pasatuz tabladu gainen/ eginez hamaika ziri // nahiz txapel beltza izan daiteken / gu guztiontzatopari // gaurko honetan zer oparitu / ez zait bate inporta niri // tabladugainen kantatze hutsa /delako nahikoa sari. Ikaragarria!! Amaiarena ere ez zen makala izan: Ikuslearten ama, amona / lagunak eta izeba // zerbait polita kantatu asmoz / hementxegaude ostera // bidai eder bat egin dezagun / nahiz badaukagun aukera //bidaiatxo bat, ez, keba // beste gauza bat hobe da // bertso eskolako ume guztiak/ igo honaino gainera // azken finean egia esan / txapeldunak denok gera!Zazpi puntuko bertso borobila bota zuen, beste behin, urtetik urteraaurrerapauso izugarriak ematen ari den Amaiak.
Gatozen beste taldearenlanak aztertzera. Adituen iritziz, Mikelek zuen atzo txapelerako giltza, mutikohonen bilakaera txunditzeko modukoa izan baita oso denbora gutxian. Bereburuarengan izugarrizko konfidantza du, eta orain arte arrebaren itzaleanbabesturik egon bada, argi ibili, gutxi barru arrebak berak baino itzalhandiagoa ez ote duen berak izango. Atzo ere lan bikaina egin zuen, nahiz etaazken emaitzan zorterik ez izan. Hona hemen oinarri, jarri, elkarri etaikusgarri oinak emanda kantatu zuen bertsoa: Oina izaten degu / bertsoenoinarri // hortxe ibiltzen gera / jarri eta jarri // bertso ederrak bota /guztiok elkarri // ta horrek egiten du / dena ikusgarri. Gaiarekinere, bertso borobila bota zuen, baita bere taldekide Ane Agirrek ere.Jatortasuna alde guztietatik darion neska hau ere, ari da, isil isilik, berebidetxoa egiten, eta iaztik hona sekulako saltoa eman du. Ohi duensegurtasunaz, bertso dotorea bota zuen. Eta zer esan Beñatez! Aurtengo bestesorpresa, Leirerekin batera, bertso eskolako harrobiko perla berriak. Lanederra egin zuten denek ala denek finalean.
Bestalde,txikien maila honetan bi bertsolari aukeratu zituen epaimahaiak datorrenekainaren 23an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako Gipuzkoakoordezkari gisa. Amaia Iturriotzek kantatuko du, Alegiko Imanol Irazustabarrenarekinbatera.
Bertsopaperetakoatalari dagokionez, Amaia Iturriotzek txapela lortu zuen bere mailan eta MikelIturriotz eta Maialen Akizuk aipamen berezia eurenean. Arratsalde borobila,beraz. Azken agurrak kantatzeko unea ere bereziki hunkigarria izan zenaskorentzat. Zorionak, Bergaran kantuan aritu zinetenoi eta baita ere haiekanimatzera joandako gainerakoei.