30 talde aritu ziren lehian larunbatean.
Eguraldia kaxkarra izan bazen ere jende ugari eta giro bikaina izan zen egun osoan zehar Urretxuko aldapa inguruan. Antolatzaileak gustura zeuden egun amaieran,
lehen aldiz talde mistoak eta neskek soilik osatutako taldeak izena eman baitzuten. Gainera talde mistoetako bat kadete mailan txapeldunorde suertatu zen. Adin txikiko taldeak ere, denbora pasa ala ugaritzen ari dira txapelketa honetan.
Saskibaloia gure bi herriotan gorantz doanaren seinale. Bukaeran irabazleak hauek izan ziren:
ALEBINAK (11-12 URTE)
1º) Kanpandorreko zikoinak. . . 12
2º) Eleftoropoulos-AK . . . . . . . 9
INFANTILAK (13-14 URTE)
1º) Los 4 Fantásticos. . . . . . .19
2º) Patusik. . . . . . . . . . . . . 12
KADETE/JUNIORRAK(15-16-17 URTE)
1º)BLOCKER. . . . . . . . . . . .. . . . . 21
2º)XAKE AND N.F.(Equipo mixto). 10
SENIORRAK
1º) PAOLE. . . . . . . . . . . . 21
2º)MUÑON TEAM. .. . . . . 10
3 jaurtiketen txapelketa ere izan zen arratsalde partean. Mikel Sudupe Zumarragatarrak irabazi zuen, ikusgarria izan zen lehia batean. Txapeldun orde suertatu zen Aitor Casares ere fin ibili zen, eta bukaeran, txapelketako gazteena izan arren puntu bakarreko aldearekin irabazi zion Mikel Sudupek.
{zoomcat catid=27}