![hidden_blade](https://www.otamotz.eus/site/files/2007/06/hidden_blade.jpg)
Yoji Yamada-renazken lana isilpean garatzen den amodiozko istorioa da. Filma osoansentimenduak ezkutuan mantendu behar dituzte protagonistek. Jatorri sozialezberdinetatik etortzeak eta bizi diren gizartearen (XIX mende amaierakoJaponiar samurai kultura) araudi eta ohitura mugiezinek horretara bultzatzenbaitituzte. “The Hidden Blade” filma ederra eta hunkigarria da, zalantzarikgabe. Bai estetika aldetik baita aurkezten dituen giza jokaerengatik ere.
Filmaren aldesentiberaren indarraren ondorioz badaude beste alderdi batzuk (samuraien) entrenamendusaioak eta su-arma berriei moldatzeko egiten dituzten ikasketak) hasera batetanatentzio hainbeste deitzen ez dutenak baina protagonistek jasaten dituztenzailtasunak ulertzeko erabat beharrezkoak direnak. Yamada-ren zuzendaritza lanaarlo honetan oso tradizionala eta garbia da, momentu batzuetan antzerki lanbaten antza hartzen duela esan daiteke. Eskertzekoa da tarteka umorezkopunturen bat edo beste sartzea ere.
Antzezleen lana ereapartekoa da. Bereziki Masatoshi Nagase eta Takako Matsuren akatsik gabekointerpretazioak. Lehenengoaren tristuraz beteriko begirada bere arimarenhutsunearen isla egokiena da. Bigarrenak, punta batetik bestera aldatzen duenpertsonaia (bere nagusiaren ondoan dagoen emakume zoriontsutik ahula eta erabatitzaldua agertzen den emakume gaixora) maisutasun osoz gauzatzen du. Bienaurpegietan istorioaren joan etorri eta sentsazio guztiak islatzen dira etaberaien maisu lanari azken eszena zoragarri (hunkigarria eta dibertigarria aldiberean) batekin ematen diote amaiera.
-
Gaur 22:15ean Zelai Aristi aretoan
-
Zuzendaria: Yoji Yamada
-
Gidoilariak: Yoji Yamada eta Yoshitaka Asama; Shuhei Fujisawaren argumentu batean oinarrituta.
-
Antzezleak: Masatoshi Nagase (Munezo Katagiri), Takako Matsu (Kie), Hidetaka Yoshioka (Samon Shimada), Yukiyoshi Ozawa (Yaichiro Hazama),
-
Musika: Isao Tomita.
-
Argazkiak: Mutsuo Naganuma.
-
Herrialdea: Japonia
-
Urtea: 2004
-
Iraupena: 132 min.
-
Sarrera: 3,50 €