Ekainaren 16an, Bilboko Zazpi Kaleak euskarazko kultur sorkuntzaren topagune bihurtuko dira. Euskaraz egiten den kalitatezko kultur sorkuntza oparo eta anitza dagoela erakutsi nahi du Topaguneak kalean, berezko kultur gunea den Bilboko Zazpi Kaleetan.
Ekainaren 16an goiz eta arratsaldez izango dira emanaldiak Bilbon, zazpi gunetan banatuta. Goizean Plaza Berrian haurrei zuzendutako tailer eta jokoekin batera musika izango da. Arratsaldean, sei eskenatokik eta kale antzerkiak beteko dituzte Bilboko kaleak. Sei eskenatokiotan haurrentzako eskaintza, bertsolaritza, musika, literatura, dantzak eta antzerkia uztartuko dira.
Topaguneak 10. urteurrena ospatzen du aurten, eta ekimen hau ospakizun ekitaldien artean kokatzen da. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…
Euskara elkarteek eta Topaguneak hamar urteotan antolatu duten kultur eskaintzaren erakusgarri izan nahi du Bilbon antolatutako ekitaldiak. Horrela, formatu txikiko kultur ikuskizunez osatutako Kultur Errotak hamargarren edizioa betetzen duen honetan Topaguneak kalera atera nahi ditu normalean areto itxietan egin ohi diren emanaldiak. Hamar ediziotan 1.300 emanalditik gora antolatu dituzte euskara elkarteek Kultur Errota zirkuituaren baitan.
Ekainaren 16ko ekitaldia antolatzeko Bilboko Udalaren babesa eta BBK eta Metro Bilbaoren laguntza izan du Topaguneak.
Eguneko programa ondokoa izango da:
| |
Goizeko 11:30etik aurrera, Plaza Berrian:
Arratsaldeko 5,30etik aurrera, Plaza Berrian, haurrentzako ikuskizunak:
| Arratsaldeko 5:30etik aurrera, Unamuno Plazan, musika:
|
Arratsaldeko 5:30etik aurrera, Posta kalean, musika:
| Arratsaldeko 5:30etik aurrera, Zamudioko atarian, antzerkia eta bertsolaritza:
|
Arratsaldeko 5:30etik aurrera, Bidebarrieta kalean, literatura eta musika
| Arratsaldeko 5:30etik aurrera, Santiago Plazan, antzerkia eta dantza
|