Ez gaude gustura Galdots edo Mendiaraseko gurutzeak gaur egun duen kokagunearekin. Artelan eder hori oso leku txarrean zegoen lehen, ez dago dudarik, trafiko handia duen errepide baten ondoan, baina oraingoa ez da askoz hobea. Oinez bertaratu ezin daitekeen errotonda batean… Gainera, egunen batean, ibilgailuren batek, deskuidu batean, jo eta aurretik eramango du, dena txikituz. Gure ustetan, oinezkoak lasai irits daitezkeen toki batean egon behar du, hobeto ikusi ahal izateko, ukitu ahal izateko… eta aukerak badaude, handik ez oso urruti, gainera. Horietako bat, Urretxutik Legazpira doan bidegorriaren ondoan, Etxetxo etxearen aldamenean, da. Ez da leku txarra, kontuan izanik, antzinako kokagunea (Kaminpe baserriko jabeek gordetzen duten agiri batean ikusten den bezala) handik gertu zegoela, Legazpiko udalerrian. Eta askoz lasaiagoa. Ez dugu ahaztu behar, bestalde, Beasaindik Bergararako autobiaren lanak laster hasiko direla. Horra, bada, gure kezka eta proposamena. Ea ezertarako balio duen. | |
Ikusmena eta imajinazioa ere eduki behar da, baina sinets iezadazue 1888. urteko plano honen goiko aldean, ezkerretara, Trozo1º-ren azpian, "cruz de piedra" jartzen duela. Hori zen, beraz, antzinako kokagunea, mugatik gertu baina Legazpiko udalerrian. Ez azken urteetan ezagutu duguna, ez eta Urretxuko udalerrian, urretxuar batzuk aldarrikatzen duten bezala. | |
Eskuineko etxetxo hori dagoen lekuan egongo zen antzina gurutzea, gutxi gora behera. |
JAKINGARRIAK
Legazpikoudalerriaren mugetan beste bi gurutze ere baziren antzina: Atagoitin bata etaInuntziagan (Udanan) bestea. Hirurak, Mendiarasgoa, Atagoitikoa eta Udanakoa,errepidearen ondoan zeuden. Horrela diote dokumentuak:
Atagoitikogurutzearen aipamenak
- 1608: "Mojon que llaman de Ategoitia que es una cruz de madera grande que está entre los terminos y Jurisdiccion que asimismo llega de la dicha villa de Legazpia aguas vertientes a ella"
- 1650: "Paraje llamado Ategoiti donde se halla una cruz en medio del camino real que se dirige de las Villas de Ormaiztegui y Gaviria para la mencionada Villa de Legazpia"
- 1733: "Se leió una carta de la villa de Gabiria asignando ésta para el lunes primero para poner la cruz de Ategoiti…"
Udanakogurutzearen aipamenak
- 1750: "Primeramente con condición de que contigua a la Calzada que antes está executada desde la Cruz de Ynunciaga para abajo haia de hacer el rematante Catorze estados cúbicos ateniéndose así en la anchura como en lo demás a la dha Calzada antes executada"
- 1777: "…bajando desde la Cruz de Ynunciaga para Recaeta…"
Haurrakoinez ikasteko
Mendiaraseko gurutzeari dagokionez, Elbarrenako Maria Muruak zioenez,gurutzearen ondora eramaten ziren haurrak oinez ikas zezaten. Hiru ostiraljarraian hiru buelta eman behar zitzaion gurutzeari oinarrian dauzkan hiruharmailetan. Harmaila bakoitzean, buelta bat, kredo bat errezatzen zenbitartean.
JLU