Azken urteetako jaiei begira antolatu dituzten emanaldi bereziei jarraipena emateko asmoz, Zineklub Butak 21ek, Zumarragako Udalaren laguntzarekin “El ultimo hombre” film mutua musikatuko du.
“El ultimo hombre” filma (alemanez “Der letzte mann”) 1924an estreinatu zen Alemanian. Zuzendaria F.W. Murnau da eta garai hartako aktore onenekin lan egin ahal izan zuen film honetan. Antzerki mundutik zetozen aktoreak ziren Emil Jannings (protagonista) eta Kurt Hiller eta garai hartan superprodukzio izan zen pelikula honetan kritikoen esanetan lan bikaina egiten dute.
Butak21ekoen esanetan «Urte hartan Alemanian egin zen produkziorik garestiena da, eta luxuzko hotel batean lan egiten duen atezainaren istorioa kontatzen du. Zahartua dagoela eta komunak garbitzera bidaliko dute, baina berarentzat itxura mantentzea oso garrantzitsua denez zerbait dela sentiarazten dion uniformea ez du soinetik kenduko».
Silent Band honelako pelikulei musika jartzen dien taldea da. Europa osoan zehar ibili dira honelako emanaldiak musikatzen eta ostiral honetan aukera izango dugu zuzenean bere musika entzun eta filmaz gozatzeko.