Txikien saioa goizeko 11etan hasiko da.Herrialde bakoitzetik bi gaztetxok hartuko du parte saioan, eta AmaiaGipuzkoa ordezkatuz kantatuko duten bi bertsolari horietatik bat da,orain hiru aste Bergaran jokatu zen Gipuzkoako finalean egindako lanbikainaren sari gisa (gogoratu final hartan Maialen eta Leire Akizuketa Amaiak berak osatzen zuten Zumarraga-Urretxuko taldeak txapelalortu zuela).
Aurtengoa ez da, ordea, AmaiakAltsasuko finalean kantatuko duen lehen aldia izango; iaz eta orainurte bi ere Altsasuko oholtza probatutakoa da Urretxuko bertsolaria.Orain urte bi laugarren postuan amaitu zuen eta iaz, lan bikainaosatu ostean, hirugarren lekuan sailkatu zen. Aurten zer egindezakeen aurreratzerik ez badago ere, adituek diotenez emaitzaparegabea lortzeko aukera handia izan daiteke Amaiarentzatlarunbateko finala.
Altsasura “etxeko lanak” egindadoala esan daiteke; gogor entrenatuta, alegia. Azken asteetan bertsoeskolako lagunekin buru belarri aritu da Altsasun larunbatean eginbeharreko ariketa ezberdinak lantzen, Bergaran egin beharrekoa bainolan dexente zailagoa izango baitu zai Euskal Herriko final handian.Gaia emanda agurra kantatu ostean, lau oinak emanda bertsoa osatubeharko du zortziko txikian, eta ofiziotan bi bertso kantatu.Ondoren, parte hartuko duten bertsolari guztietatik seik egingo dutehurrengo fasera salto, eta Amaia bigarren atal honetara igarokobalitz, berriz ere ofiziotan bi bertso kantatu beharko lituzke etahitz bat gai harturik bertso bat bota zortziko nagusian. Edozeinkasutan, egoki moldatzen da Amaia ariketa guztietan eta barruandaukana ateratzea lortzen badu, saio oso txukuna egingo duela ezdauka inork zalantzarik.
Txikitatik darama Amaiak bertsotarakogrina barrenean; etxekoak bertsozale izateak ere izango du zeresanahorretan. 2001ean, 8 urte zituela, bertso eskolara joaten hasi zen,eta hasieratik erakutsi zuen bertsotarako zuen aparteko erraztasuna. Hasieran, idatzizko bertsoak egiten zituen soilik, baina denborarekin,bat batean jardutera pasa zen bertso eskolako gainerakoekin batera.2004an hartu zuen lehenengoz Gipuzkoako eskolarteko txapelketanparte, eta ordutik nahikoa lan izan du lortutako txapel eta sariguztiak gordetzeko bere gelan tokia egiten. Baina, sarien dizdirazharatago, lanerako borondatea, umiltasuna eta beti albokoarilaguntzeko prest izatea dira agian Amaiaren dohai aipagarrienak.Taldea batu egiten duen neskatila baita Amaia, eta hori ondo dakitebertso eskolako bere lagunek. Horren adibide da larunbatean Altsasurabera animatzera joango den tropeltxoa. Denon babesa merezi baitu,isil isilik, eguneroko lanarekin, herri honetan sekula inork lortu ezduena lortzen ari den neska jator honek. Eta luzea da, aurretik duenibilbidea. Aipatu, azkenik, Altsasun edozer eginda ere, larunbatgaueko SanJoan suan Amaia kantuan entzuteko aukera izango dugulaherritar guztiok. Zorte on, Amaia, eta jarraitu aurrerantzean erebide beretik.