
Parte hartzeko eskariarekin batera,egin nahi den graffitiaren zirriborroa ere bidali behar da.Epaimahaiak bidalitako zirriborroak aztertu eta guztien arteanaukeratuko ditu uztailaren 14ko buruz burukoan Gernika-Lumoko hamarhormatan margotuko direnak. Eguna amaitzean, hiru sari banatuko diralanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Oinarrien testuosoa honekin batera doan eranskinean zein lehiaketaren web orrian ereikus daitezke.
Mendaron, Getxon eta Tolosan egindakoenostean, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren laugarren edizioa izangoda Gernika-Lumokoa, eta esan daiteke errotuz doan ekimena dela.Lehiaketa antolatzeko helburu nagusia gazte jendea euskararen munduraerakartzea da, haren gustuko jarduerak euskaraz antolatuz. Izan ere,gazteek euskara erabiliko badute, ezinbestekoa baita gazteenerreferentzia diren kultur adierazpide berriak ere euskaraz garatzea.Euskarari ez ezik, graffitiaren munduari ere egiten dio ekarpenalehiaketak. Iazko edizioak, esate baterako, graffitia bera zer denirakatsi zion ikusle askori eta, batek edo bestek jendaurrean ereaitortu bezala, aurreiritziak baztertu eta graffitiez gozatzekoaukera eskaini zion.
Lehiaketaren buruz burukoaGernika-Lumoko Gazte Planaren eta hiriaren bonbardaketaren 70.urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan sartu nahi izan du Udalak.Hala, egunean –lehiaketatik kanpo– egingo den graffitietako batPicassoren margo ospetsuaren bertsio bat izango da. Asteburu horretanbertan ere, AgroSkate skate jaialdia izango da Gernika-Lumon, etaeguneko egitarauaren zati handi bat elkarlanean antolatu duteTopaguneak, Udalak eta AgroSkatek. Graffitia, skate, musika, dantza…parte hartzaile zein ikusle moduan ere egun pasa eder eta ikusgarriaeuskaraz egiteko aukera izango da Gernika-Lumon uztailaren 14an.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaduela hamar urte sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa etaNafarroako 90 Euskara Elkartek osatzen dute. Elkarteon zeinFederazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da.Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur etagazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika,entitateak euskalduntzea, sentiberatzea…
Informazio gehiago:
-
Lehiaketaren web orria: www.topagunea.org/graffiti
-
Iazko edizioko argazkiak: http://tinyurl.com/2fv3kr
-
Gernika-Lumoko udalaren gazte plana: www.gernikagazteplana.com
-
Agroskate: www.agroskate-europe.com