Iragan egunetan iragarri bezala, EuskalHerriko eskolarteko bertsolari gaztetxoen XIX. txapelketako finalajokatu zen atzo Altsasuko Burunda pilotalekuan. Goizean, 14 urtearteko gaztetxoak aritu ziren kantuan eta arratsaldean, berriz, 14eta 18 urte bitartekoak. 14 urte artekoen mailan, Urretxuko AmaiaIturriotzek hartu zuen parte eta, saio ikaragarria osatu ostean,Euskal Herriko txapela bururatu zuen merezimendu osoz, pilotalekuragerturatutako entzuleen txalo artean. Imanol Irazustabarrena Alegikogaztetxoa izan zen, saio bizi eta freskoa osatu ostean,txapeldunorde.
Bertso bakar batek ere ez zion Amaiariihes egin atzoko finalean; haseratik bukaerara, saio oso erregularraosatu zuen, aitzakiarik gabekoa, eta tarteka, galbahea egin ostekobigarren fasean batez ere, maila handiko bertsoak bota zituen, 14urte artekoen mailan egin duen eskolarteko ibilaldi oparoari amaieraezin borobilago bat jarriaz.
Gai baten inguruan bota beharrekoagurrarekin motorra piztu ostean, lau oinekin aritzeko txanda helduzen; urte, balute, uste eta dituzte errimak txertatu behar izanzituen Amaiak bertso bakarrean. Honela osatu zuen ariketa:
Hemen kantatzen nabil
jada hiru urte
milaka errima ta
gai jarri dituzte
gustora ez nagonik
halere ez uste
hobe hau gehiagotan
egingo balute.
Jarraian, zortziko txikian aritu zirenofiziotan, eta horren ostean, epaimahaiak sei bertsolari aukeratuzituen bigarren fasean aritzeko. Imanol Irazustabarrena (Alegi),Nerea Ibartzabal (Markina), Guillermo Vegas (Argantzun), IratiMajuelo (Iruñea) eta Josu Sanjurjok (Lesaka) egin zutenaurrera, Amaiarekin batera.
Bigarren fasean, hitza gaitzat harturikbertso bat bota behar izan zuten sei hautatuek zortziko nagusian.Hiztegia izan zen Amaiari egokitu zitzaion hitza. Bertso ederra botazuen gure ordezkariak inork baino hobe menperatzen duen ariketan:
Maisuk eman dit lan dotore bat
egin dezadan aukera
eta hitz batek zalantzatxo bat
ekarria dit barnera
hiztegi hori hartuko det ta
segi behar det aurrera
liburu bakar batean nola
bildu daitekeen euskera.
Zoragarria! Aipagarria da, halaber,ariketa honetan Nerea Ibartzabal markinarrak, Urretxun familia daukanneskatilak, bota zuen bertso ederra. Jaia zen hitza.
Badatoz jaiak markinakoak
badatoz jada Karmenak
dudarik gabe hauexek dira
Lea Artibaiko onenak
txozna denetan ikus daitezke
euskal mutil ederrenak
Markina aldera etor dadila
ondo pasau nahi dun denak.
Ederra benetan!
Azken ariketan jo zuen, ordea, goiaAmaiak, saioa indartsu amaituz. Zortziko nagusian ofiziotan aritubehar izan zuen Irati Majuelo lagun zuela. Altsasuko finalera bideanautobusa matxuratu eta bidean aurrera egin ezinik dauden bibertsolariren paperean jarri zituen gaijartzaileak. Honela hasi zenAmaia:
Matxuratxo bat izatea´re
batzutan ez da arraro
baina halere han egotea
nukeen askoz nahiago
gurpila puztu ezean biok
kantatu gabe, akabo
baina nik hara iritsi nahi det
mekanikoa nun dago.
Iratiren erantzunaren ostean, saiokobertso txalotuena bota zuen Amaiak, gordetzeko moduko bertsoa:
Zorte txar honek nahi ez denean
badauka hainbat botere
bide erdian hementxe gaude
istripuaren titere
sakelekoa atera zazu
egin zaidazu mesede
nik finalean kantatuko det
telefonoz bada ere.
Bertso borobila, izugarria.
Euskal Herriko finalean zazpiherrialdeko ordezkariek hartu ohi dute parte, eta, bitxikeria modura,aipagarria da Legution bizi den jatorri sahararreko neska bat aritudela aurten kantuan, baita Argantzuneko (Trebiño) GuillermoVegas ere. Horrez gain Lapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoakoordezkariak ere izan genituen entzungai, finalari kolorea etaaniztasuna emanaz.
Herritik Amaia animatzera joandakolagun koadrilak pozez hartu zuen epaimahaiaren erabakia, eta gogor jozuten denek txalo gaijartzaileak Amaia txapeldun zela iragarrizuenean. Merezi baitzuen, neska langile eta jator honek, aurreko biurteetan gertu izan ostean, Euskal Herriko txapelaren jabe egitea.Zorionak, Amaia!
Gaztetxoen bertso eskola inguruan orain arte atari honetan arain arte argitaratutakoa: