Literatura saio hau antolatzearenaitzakia, Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen dituenLuma Berrien Eleak aldizkariaren aurtengo alea aurkeztea da.Aldizkariaren aurkezpena egiteko Zumarraga aukeratu dute IdazleEskolakoek, eta bide batez, herriko idazleak ekitaldian partehartzera gonbidatu dituzte, denen artean ekitaldi goxo eta atseginbat osatzeko asmoz. Horrela, Idazle Eskolako egungo ikasle eta ikasleohiez gain, herriko hainbat lagunek hartuko du parte, hala nola,Iñaki Bastarrika, Araiz Padron, Andoni Salamero, JosuneAranguren, Xabi Lasa, Amaia Iturriotz edo Gorka Ojangurenek.Ihardunaldi hau antolatzearen helburua, azken finean, herrikoidazleen etorkizuneko topagune modukoa izan daitekeena sortzeada.
Ekitaldia Legazpi dorretxearen goikosolairuan egingo da, eta amaieran, parte hartzaileek eta bertaratzendiren entzuleek mokadutxo bat egiteko aukera izango dute, eguraldiona lagun, dorretxearen lorategian bertan. Antolatzaileek literaturagustuko duen herritar oro gonbidatu nahi dute arrakastatsua izateaespero den osteguneko emanaldira.
Oharra: Zintzo Mintzo elkarteko bazkideak ordu laurden bat lehenago azaltzea komeni da familia-argazkia ateratzeko