Ermitaratu gara
kanpai hotsarekin,
dantzarako ordua
heldu da, ekin!
Sartu eta elkartu
gara Amarekin.
Sentiaraziz bere
babesa gurekin,
mugi hankak arin
ta besoak berdin,
saia gaitezen fin,
ezin da hutsegin,
mendetako katea
eten ez dadin.
Ermita inguruko
mahai eta karpa,
bazkaltiarrez lepo,
zelai, aldapa.
Erromerian dantzan,
taldean koplaka…
Jaitsiera da egun
haundiko posdata,
jauzi, oihu, kanta,
zenbait arrastaka,
tirriki-tarraka,
ze giro aparta!
Jai egun hau urtean
bakarra da ta.
Gorka Azkarate