Hirugarren hamarkada hastera goazen honetan, GazteTxartela albo batera utzi –non demontre erabili sekula jakin ezdugun txartel horren abantailez gozatzeko aukerarik ez dugu izangoaurrerantzean– eta hipoteketan pentsatzen hasteko garaia dela esanez digute ba, gure fideltasuna eskertzeko opariren bat emateko zelauste genuen eskutitz hotzean.
Baina karnetak eta gorputzak bestelakorik gomendatzenduten arren, noizean behin utopiarako trena hartzen jarraitu nahidugu gure trena zenaren geltoki izandako honetan. Maizegi egin duguherriko beste edozein taberna bezala erabiltzearen akatsa. Eta aresarriago sartu zaigu bertan gaudenean Espinete eta Don Pinponenkonplexua. Ez Sesamo Auzoko okinaren tokaioarekin topo egitendugulako, ingurukoen adina biderkatzen dugulako baizik. Baina erososentitzen gara zuritoak oraindik pezeten prezioetan kobratzendituzten barraren alboan.
Edozein ekintza antolatzeko orduan subentzioen morroiden gizarte gero eta indibidualistago honetan, autogestioa posibleeta beharrezkoa dela erakutsi du Urretxu-Zumarragako gazte asanbladakazken bost urte hauetan –irrati propioa ere sortu da makrokontzertubeharrik gabe– Ku zaharrean urtetan ereindako bidetik.
Kontuak egiten hasita, Gazte Txartelaren mugakgaindituta behar luke Gaztelekuarentzat ere, baina zorionez ez duhalakoren beharrik espirituz sekula baino gazteago baitago. Segiurteak betetzen eta bitartean, tori gure bostekoa!!!
Jon Torner
Jon Ormazabal