Urretxun bizi zara, baina Altsasun jaio zinen.
Hala da. 1927an jaio nintzen, 80 urte ditut beraz. Nirehaurtzaroa zoriontsua izan zen. Aitak Olaztiko porlan fabrikan lanegiten zuen eta soldata txukuna irabazten zuen. Ondo bizi ginen etagerra hasi zen arte, eskolan eta jolasean ematen nuen eguna.Bederatzi urte nituenean guda hasi zen eta tragedia ezagutu genuen.Ez dakit nire lagunekin zer gertatuko zen, ordutik apenas itzulibainaiz Altsasura. Bi aldiz bakarrik joan naiz, azkenekoan nirebiloba eraman nuen non jaio nintzen ikus zezan. Hura ere asko aldatuda.
Zorigaitza ezagutu zenutela esan duzu.
Gerra uztailaren 18an hasi zen, mundu guztiak dakienbezala. Igandea zen. Ni kalean nengoen jolasean, etxe azpikoiturrian. Orduan, erreketeez betetako autobusa heldu zen. VivaEspaña! Viva España!, zioten. Amak bazuen gertatzen arizen berri eta balkoira irten zen. Fusilekin zeudenen ondoan ikusininduenean, asaldatu egin zen eta deitu egin zidan. Zarata zela eta,ez nuen entzun. Etxera heldu nintzenenean, gozoa zegoen nire ama…Kasurik ez niola egin uste zuen.
Zer gertatu zen ondoren?
Anaia zaharrenetako bat Bizkaian zegoen okupazioa hasizenean. Beste batek, berriz, ihes egin zuen. Gauez, trenbidetik,Zumarragara etorri zen eta errepublikaren aldeko armadan sartu zen.Sozialisten egoitzaren gainean bizi ginen eta amak lagundu egitenzuen. Soldaduak bertan sartu ziren informazio bila eta gero, kalean,guztiari su eman zioten. Koltxoiak leihoetan jarrita lo egitengenuen, balengandik babesteko. Falangistak etxera etorri ziren etaanaiek eurekin elkartzeko 48 ordu zituztela esan zioten amari.Halakorik egiten ez bazuten, guk ordainduko genuela. Amak bere semeezez zekiela ezer erantzun zien. Amari ilea erabat moztu zioten etaherritik bidali gintuzten. Aita, ama eta bost seme-alaba gurasoenherrira joan ginen: Segoviara.
Denbora luzez egon al zineten Segovian?
Gerra bukatu zen arte. Gero Urretxura etorri ginen. Izanere, beste bi anaiak ere hona etorri ziren. Urretxun ondo hartugintuzten, baina Segovian oso gaizki ikusita geunden: espiak,gorriak, komunistak, errusiarrak… ginen. Elizara zihoan emakumebatek arreba txikiari errusiarra eta komunista deitu zion behin etanegarrez itzuli zen etxera. Amak ez kezkatzeko esan zion, hori deituizana ohorea zela.
Noiz utzi zenion eskolara joateari?
Segovian nengoela, 11 urterekin, utzi nion eskolarajoateari. Izan ere, aitarekin lanera joan beharra nuen, sorora. Ahalgenuen horretan lan egiten genuen. Udaberrian mahastiak kimatu egitendira eta gero xirmenduak jaso. Hiruzpalau mutiko joan ginen huraegiteko asmoarekin, baina nagusiak noren semea nintzen galdetu zidan.Erantzun nioenean, niretzat ez zegoela lanik esan zidan. Belartxarrak jasotzen ere ibiltzen ginen, pinuei adarrak kentzen etapilatzen…
Urretxura etorri zinenean, zertan aritu zinen lanean?
Buscaren lantegian hasi nintzen, Eitzagako aldapan,zumea zuritzen. Azaroan etorri ginen eta 14 urte bete nituenean,otsailean, Orbegozon hasi nintzen. Bizpahiru urte eman nituen bertan.Gero Sarralden eta Aparizion aritu nintzen, besteak beste. Gehienordaintzen ziguten tokira joaten ginen. 20 urterekin Badiola orrazilantegian hasi nintzen eta bertan erretiratu nintzen, 59 urterekin,taupada-markagailua jarri zidatelako.
Merkataria ere izan zara.
Denda txiki bat ireki nuen Zumarragako Legazpi kalean,orain Munch lentzeria dagoen tokian, 31 urte nituenean. Bainalehenago Venezuelara joan nintzen, ezkonberritan eta alaba zaharrenajaioberria zela, bakarrik. Ez genuen etxerik, ez zegoenetxebizitzarik topatzeko aukerarik eta aitaginarrebekin bizi ginen.Venezuelan, ordea, ez zegoen lana aurkitzeko modurik. Zergatik joannintzen Venezuelara? Amerikara joan nahi nuen, bidaia agentzianVenezuela aipatu zidaten eta besterik gabe… Urtebetera itzulinintzen. Ez nuen fundamentuzko lanik aurkitu. Aberriratuta bidaltzealortu nuen eta hala ez nuen bidaia ordaindu beharrik izan. Baldintzabakarra jarri zidaten: ezin nintzen Espainiatik irten ordaindu gabekobidaia hori ordaindu arte. Lezioa ikasi nuen… ordutik ez naizhemendik irten. Itzuli eta berehala, Hilario Badiolak lana eskainizidan lantegian.
Lehengora itzuliz, Zumarragan denda ireki zenuen.
Liburuak saldu eta trukatzen genituen. Emazteakirekitzen zuen denda eta ni lantegitik irteten nintzenean joatennintzen. Garai hartan, telebistarik ez zegoenez, nobela askoirakurtzen ziren. Gizonezkoak bakeroenak eta emakumezkoekmaitasunezkoak irakurtzen zituzten. Bezero batzuk 10 nobela ekartzenzituzten trukatzeko eta 50 xentimo kobratzen genuen bakoitzeko.Argazkiak ere ateratzen nituen. Argazkigintza gustuko nuen etaDonostiara joan nintzen ikastera, Koch ospetsuarengana. Errebelatzenirakatsi zidan, baina Zumarragan ez zegoen lan egiterik. Izan ere,Berriotxoa zen gure argindar hornitzailea eta gorabeherak izatenziren. Beste hornitzailea Lizartza zen. Azken honek ez zuengorabeherarik, baina gauez bakarrik ematen zuen argindarra. Nik,ordea, egunez ere behar nuen. Hori guztia dela eta, argazkien kontuagaizki joan zen.
Zer argazki ateratzen zenituen?
Bi kamera nituen alokatzeko eta gero bezeroek ateratakoargazkiak errebelatzen nituen. Herririk herri argazkiak ateratzen ereibili nintzen, baina lotsa ematen zidan. Argiaren arazoa zela eta,dendan ez nuen argazkiak ateratzerik. Kontu hori utzi ondorenIberduero etorri zen eta Berriotxoaren eta Lizartzaren bezeroak hartuzituen.
Gero, Urretxura joan zineten. Areizaga plazan Gamadenda ireki zenuten.
Duela 40 bat urte izan zen hori, etxe hura egin zenean.Leihoak Alberdik egin zizkidan eta altzariak Bionak. Nobelak,opariak, eskolarako materiala… saltzen nituen. Bigarren alabaezkondu zenean utzi nuen denda. Duela 20 bat urte. Geroztik errentanizan da.
Liburu dendako lana gustuko al duzu?
Bai, baina oso gogorra da. Izan ere, liburuek uztenduten mozkin-marjina txikia da. Zorionez, saltzen ez zena itzuli eginzitekeen.
Areizaga plaza merkataritzarako toki ona al zen?
Herri erdian zegoen, baina trenbidea eta murrua zirelaeta, dendara heltzea zail samarra zen. Orain, berriz, tokipribilegiatua da. Gainera, han guraso asko ibiltzen da haurrekin.Jende asko etorri zaigu galdezka, baina alabek ez dute lokala saldunahi.
Gaia aldatuz, argazkigintzaz gain, zinea ere askoatsegin duzu. Nolatan zaletasun hori?
Ba al dakizu nola zaletu nintzen? Gaztetan, filma batikusten ari nintzela, bikote ezkonberri bat atera zen kamera batekin.Nik ere, egunen batean, seme-alaben irudiak hartuko nituela pentsatunuela oroitzen dut. A zer nolako burutazioak nituen!
Noiz egin zenituen lehen grabazioak?
Venezuelatik etorri nintzenean, 32 bat urterekin.Italiar batek pelikula eman zidan, baina ez nuen kamerarik. Iruñeanbizi den anaiak nik baino lotsa gutxiago du eta norbaiti kamera etaproiektorea eskatu zizkion niretzat. Lehen grabazioan emaztea etaalaba zaharrena ageri dira, Olaetxearen zelaian, Ipintza ondoan.Pelikulak ez du soinurik. Gordeta dut noski, urrearen pare. Pelikulazahar horiek bideo formatura pasatu nituen beranduago.
Zer lan grabatu dituzu urte hauetan guztietan?
Familiarentzat garrantzitsuak izan diren une guztiak:alaben jaiotzak, bataioak, jaunartzeak, emaztearen ahizpen ezkontzak,txangoak… Urretxu eta Zumarragako festak eta ekitaldiak eregrabatzen nituen. Neure kabuz joaten nintzen, inork eskatu gabe.Belokiko gurutzearen festakoek bakarrik deitzen zidaten gogorazteko.
Ordu asko ematen al zenituen kamerarekin?
Denbora nuen guztietan hartzen nuen kamera. Lanikhandiena eta garrantzitsuena erreka estali zutenekoa da. Nire ustez,obra hori Egiptoko Asuan presakoaren pare da: bata herri mailan etabestea nazio mailan. Oso garrantzitsua izan zen Urretxu etaZumarragarentzat. Lanek bi urte iraun zuten eta egunero hartu nituenirudiak. Etxeko balkoian markak egin nituen tripodea beti toki bereanjartzeko. Ikusgarria da habeak nola jarri zituzten.
Obra horri horrenbesteko garrantzia ematea ez daharritzekoa. Izan ere, denda inguru hartan duzu eta behin bainogehiagotan jasango zenituen uholdeak.
Hirutan sartu zen ura dendara, baina lehenengo aldianbakarrik harrapatu gintuen gu bertan: lehen hauteskundeen bezperanizan zen. Ondorengo uholdeetan errentan utzita genuen.
Zenbat kamera izan dituzu?
Bi zine-kamera eta bideokamera bat. Lehenengoa zortzimilimetrokoa zen eta bigarrena Super 8 delakoa. Lehenengoa frantsesada, 50eko hamarkadakoa eta nahiko txarra. Bigarrena Afrikatik ekarrizidan bertan soldadutza egiten ari zen mutil batek. Ezkonberritanerosi nuen argazki kamera ere gordeta dut oraindik. Tolosan erosinuen eta bizikletan joan nintzen. Beldur ederra pasatu nuen! Izanere, errebelatzeko erretiluak ere erosi nituen eta nahiko lan nuenoreka mantentzeko.
Grabatzen jarraitzen al duzu?
Bideokamerarekin bakarrik. Azken grabazioaAreizaga-Kalebarren plazaren berritzea izan da. Dena den, nahikoutzita dut. Ez dut gaztetako ilusioa. Bideoa heldu zenean, zinea utziegin nuen. Izan ere, zine kamerak askoz ere garestiagoak dira.Sekuentzia motzak egin behar dira. No-do delakoa ikusten ikasi nuen.Bideokamerak, berriz, orduak eta orduak grabatzeko aukera ematen du.
Grabaketa kontua nahiko utzita baduzu, zertan ematenduzu eguna?
Goiz jaikitzen naiz eta Ferminen tabernara joaten naiz:botilak jasotzen dizkiot, konponketaren bat egin… ez diot deuskobratzen, denbora pasatzeko egiten dut. Arratsaldeetan, berriz,minidisc-a hartu eta bidegorrira joaten naiz. Iazko udan Azkoitiaraautobusean joan eta oinez itzultzen nintzen, ia egunero. Aurten erejoan nahi dut, proba egiteko behintzat. Bestalde, bonsaiak erebaditut: Agerre baserriko gereziondoa, pinuak, lizarra, algarroboa,mizpirondoa, laranjondoa… Nire kabuz ikasi nuen.