Nolatan aktore?
Urte asko pasatu dira dagoeneko herriko antzerkitailerrean hasi nintzenetik, Juanlu Escuderorekin-eta. Gustukonuenez, Iruñeko antzerki eskolara joan nintzen. Duelalauzpabost urte bukatu nuen eta ordutik antzerkian lanean aritu naiz.
Zergatik erabaki zenuen Iruñera joatea eta ezbeste nonbaitera?
Euskal Herrian antzerkia ikasteko zein aukera zeudenbegiratzen aritu nintzen. Donostiako eskola batean urtebete emannuen, baina gero Iruñera joan nintzen. Izan ere, ordutegiazabalagoa zen eta ikasketak osoagoak izango zirela pentsatu nuen.Oraindik ikastaroak egiten ditut. Gainontzeko lanetan bezala,birziklatu beharra dago.
Zein lanetan parte hartu duzu?
Lehenengoa Donostiako Hika taldearekin izan zen.Bariccoren nobela batean oinarritutako Zeta lana antzeztu genuen.Ondoren, En construccion taldea sortu genuen Iruñean eta Hiergela haiz, edo zer? antzezlana eszenaratu genuen. Orain Vaiventaldearen Las inalámbricas lanarekin nabil.
Telebista eta zinerako lan egin al duzu?
Iazko udan kapitulu batzuk grabatu nituen Balbemenditelesailerako. Zinean ez dut lanik egin, baina laburmetraia batzuetanparte hartu dut. Egia esan, ikus-entzunezkoen munduan ez dut langehiegirik egin.
Erraza al da Euskal Herriko antzezle gazteentzataurrera egitea?
Nik nahiko zorte ona izan dut. Ikasketak bukatu etalanean aritu naiz. Dena den, aktore lanetik bizitzeko zailtasunakikusten ditut. Ni, adibidez, antzerki klaseak ematen ere ibili naiz.Nire esperientzia nahiko ona da, hala ere.
Ipuin kontaketan ere aritzen zara.
Sarritan aritzen naiz horretan, esparru horretan lanegiteko aukera ona baitago. Bakarrik ibiltzen naiz, askotanliburutegietan. Oso lan polita da, biluzik joaten baikara: ipuina etaaktorea. Ohiko antzerkia eta ipuin kontaketa oso jarduera ezberdinakdira.
Nondik nora ibiltzen zara?
Nafarroan hasi nintzen eta dagoeneko Bilbon ere aritunaiz. Baita Gasteizen ere. Gipuzkoan oso gutxitan izan naiz. Nik neukaukeratzen ditut ipuinak. Batzuetan gai zehatz bat lantzeko eskatzendidate eta ekitaldia zein adinetako haurrei zuzenduta dagoen erekontuan izan behar da. Ipuinak besterik ez dut irakurtzen orain!
Iruñera joan zinen, baina orain Bilbon bizizara. Nolatan?
Bilboko antzerki talde bat ezagutu nuen, FTI AntzerkiolaImaginarioaren ikastaro bat egiten ari nintzela, eta beraiekinaritzea eskaini zidaten. Gustura ibili nintzen eta Bilbora joateaerabaki nuen, beraiekin jarraitu ahal izateko. Denbora gutxi daramatbertan, baina gustura nago. Gainera, Nafarroan baino aukera gehiagodago antzerkian aritzeko.
Zer esan dezakezu Las inalambricas antzezlanaz?
Aurrestreinaldia Urnietako Sarobe kultur etxean izanzen, hilaren 10ean. Entseguak ere bertan egin genituen. Orain,berriz, nire herrian antzeztuko dugu. Komedia musikala da, adinguztikoentzat aproposa. Protagonistak musika talde bat duten hiruneska dira eta antzezlana euren lehen kontzertuaren ingurukoa da.Norberaren beldurrei buruz mintzatzen gara. Neska hauek eurenbeldurra besteei horren berri emanez gainditzen dute. Funtzioko unebatean, haurrei euren beldurrei buruz galdetzen diegu.
Musikala dela esan duzu. Ondo moldatzen al zarakantuan?
Antzezlanean parte hartzen dugun nesketako bi aktoreakgara eta hirugarrena abeslaria da. Kantuan ere oso gustura gabiltza.
Aspaldiko partez jaioterrian lan egin behar duzu.Urduri al zaude?
Denbora asko pasatu da azkenekoz herrian antzeztunuenetik. Baita azkenekoz herrira joan nintzenetik ere! Zumarragarajoateak asko pozten nau. Kontuan izan behar da, gainera, festakdirela. Kanpoko antzerki talde batekin noan lehen aldia da etaipuinak kontatzen ere ez naiz sekula izan. Ezagunek funtzioa ikusterajoateko asmoa dutela esan didate. Urduri jarriko naiz ziur aski,baina urduritasun positiboa izango da.
Bukatzeko, zer gehiagotan ari zara?
Lehen aipatu dudan Bilboko taldearekin, Zero Teatroaizenekoa, Metafora lana antzezten ari naiz. Kale antzerkia da etagustura gara izan duen erantzunarekin. Gainera, urtea amaitu aurretikbeste antzezlan bat aurkezteko asmoa dugu.