Hala dio Dut taldearen kantu gogoangarriak: Sortu eta hazi. Ezinbestekoa sorkuntza, hazi nahi badugu. Gizakiak berak jaio egin behar, gero haziko bada.
Beran sortu zen Joseba Irazoki (zer ote du herri horrek hainbeste musikari eta proiektu interesgarriren habi izateko?). Musikari profesional gisara aritu zen eta Onddo pop taldeko kide ere izan zen. Hura desegitean, bakarka hegan egiteari ekin zion. Ez dio sortzeari utzi, ez dio hazteari utzi. Hiru egitasmo ondo desberdin ditu esku artean. Bere izenez sinatu ditu folkari loturiko Irri eta solas (2004), Gizona zakur egin zen (2005) eta Folk me, laztana (2006). Musika instrumental esperimentalari bide eman dio Do izeneko proiektuaren bidez -Tokian tokiko (2005) eta Pertsona (2007)-, eta On Benito rock&roll zikineko taldea sortu berri du. Sortzailea.
Gorka Erostarbe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide