Internet-ek eskaintzen dituen aukerak baliatuz Otamotz.com-ek Iñaki Zabala Urretxuko alkate jaunari,
elkarrizketa digitala egingo dio. Gure webgunea bisitatzen dutenek aukera izango dute buruan dauzkaten galderak guri igortzeko, eta guk Iñaki Zabalari emango dizkiogu berak erantzun ditzan.
Galderak bidaltzeko epea, bihar, ekainak 26, hasiko da eta uztailaren 2ra arte egongo da aukera. Uztailaren 5ean argitaratuko da elkarrizketa webgune honetan.
Galdera igortzeko formulario bat bete beharko da, non izena eta galdera bakarrik eskatuko diren.
Animatu eta bidali zuen galderak!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide