Koldo Kadierno, ideia alternatibo hauen bultzatzaileetako bat da. Hauteskunde kanpainan talde politikoen artean, mahainguru bat osatu zuten Antioko Interpretazio zentroari buruz hitz egin zezaten. "Saio haren muinean herritarren gaitasun kritikoazabaltzeko saiakera zegoen. Gai mardulak tratatu ziren, hala nolakutsadurarena edo Antioko proiektua". "Kutsadurari dagokionez benetan arazo larria dago,baina konponbideak ez dirudi erraza. Antioko proiektuaren kasuanbadakigu arkitektoa lanean ari dela eta Arau Subsidiarioek baimentzenduten 1.500 metro koadroak erabiliko direla. Udalak proposatutakoa besterik gabe eta horrelaerabaki dutelako bakarrik» ez onartzearen aldekoak gara, etahorregatik ekimenak aurkez daitezkeela uste dugu».
Plataforma honen ikuspegitik, egin nahi den eraikinak elizari itzala egingo dio. Eliza bera baino ia 12 metro altuagoa izango baita.
"Eraikina erretako egurrezko taberna izan beharzuen tokian kokatuko genuke, elizatik datorren malda luzatuz,lurperatuta egongo balitz bezala. Bi fatxada ikusiko lirateke: bataparkalekurantz; eta, bestea, kristalezkoa litzatekeena, zelairantz"
"Hiru alternatibak tamainari dagokionez sailkatuko genituzke. Lehenak 130 metro koadro izango lituzke. Bertantaberna, sukaldea, denda txiki bat, komunak, biltegia etaikus-entzunezkoen gela kokatuko lituzkete. Bigarrenak 190 metrolituzke, eta baliabide berberak, tamaina handiagorekin. Hirugarrenak bisolairu izango lituzke. «Horrek ikus-entzunezko gela handiagoa eta 70metro koadroko erakusketa-gela jartzen utziko luke"
Alternatiba hauek alderdi politikoei aurkeztu dizkiete dagoeneko.