Desadostasun asko dituztela esan zuten Zumarragako jeltzaleek prentsaurrekoan. Antiokoa nabarmendu zuten gehienbat. Kalebarrengo proiektuan ere alderdi sozialistaren ikuspuntua eta jeltzaleena erabat antagonikoa dela uste dute.
Beste gai askotan ere adostasun falta handia zegoela esan zuten, hala nola AHT-aren kasua, Beasain-Durango errepidea, Argixaoren goiko zelaiaren berrikuntza, eta abar. "Gaur akordioak lortzeko baldintzak ematen ez diren arren, jarrera irekia izango dugu" azpimarratu dute, eta "informazio osoa" eskatuko dutela gaineratu zuten. Udal gestioari eman diezaioketen babes maila "alderdi sozialistaren esku" dagoela adierazi zuten.