PSE-EE, EB eta PP-k osatuko dute gobernua Zumarragan
Gainontzeko gobernukideek batzorde bakarra izango dute. Arantxa Gonzalezek (PSE-EE) Gizarte Zerbitzuak; Miguel Angel Cenerak (PSE-EE) Langileria eta Giza Eskubideak; Valeriano Martinezek (PP) Urarena; Eduardo Navarrok (PSE-EE) Ingurumenarena; eta Rakel Roperok (EB-Berdeak) legegintzaldi honetan sortu berri den Berdintasunarena.
Soldaten gaiak eztabaida piztu zuen. Gordinean Arbuluk 4.269 euro jasoko du hilean, Serranok 3.842, eta Gonzalezek 1.910.
Gai honen inguruan PNV-EAJ taldeko Sagarnak "aparteko igoera" izan dela esan zuen. ANV taldeko Aitor Garmendiak esan zuen, dedikazio esklusiboa izango duten 3 zinegotzi izatea "gehiegizkoa" dela
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide