Kandido Izagirre Ipeñarrieta baserrian jaio zen, baina Arantzazun eman zituen bere urterik onenak. Bertan irakasle lanetan ibili arren, hainbat ikerketa ere egin zituen. Julian Alustiza zenak zioenez, euskara ikaragarri maite zuen eta horren ondorio lirateke Kandidok egindako lanak. Ezagunena, agian, El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes izango da. Hasieran hiztegigintzan ibili omen zen, baina azken aldera hitzen azentua aztertzeari ekin zion.
Informazio gehiago Arantzazuko web orrian.
Andoni Salamerok ere orain urte pare bat artikulu ederra idatzi zuen.