Urte honetan Goierriko errepideetan hil den lehenbiziko pertsona, GI-2630 errepidean hil da. Legazpitik Urretxurako norantzan zioan Kamioi batekin talka egin duenean. 27 urte zituen eta donostiarra zen.
Gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Forentse Zerbitzura eraman dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua zergatik gertatu zen argitzeko.
Istripu honek auto-ilarak sortu zituen bi norabideetan. Halere kamioia kendu bezain pronto trafikoa normaltasunera itzuli zen.