Oposizioa
EAJ-PNV –> EAJ-PNV-ko Itziar Agirrek bere taldea gobernuan ez egoteko arrazoiak eman zituen. ANV-k "planteatutako programan orokortasun asko eta sakontasun gutxi" dagoela esan zuen, "Zenbait gaitan zehaztasun gehiago behar dela uste dugu". Agirrek Urretxuko biztanleentzat onak diren akordioak lortzeko «esperientzia eta lana» eskaini eta «informazioa, gardentasuna eta partaidetza» eskatu zituen.
EA –> EAko Jose Mari Letek elkarlanerako bidea beharrezkoa dela eta lanerako prest daudela azpimarratu zuen, Ikastolaren gaiak «konponbidea» behar duela gaineratuz.
PSE-EE –> Gema Zabaletak Urretxuk «beste era batera gobernatua izateko duen beharraz» askotan mintzatu direla gogorarazi zuen. «Gaur egun ordezkaritza anitza eta orekatua dugu eta mezua argia da: elkar ulertu behar dugu. Gu ez gaude gobernuan, eta aldentzen gaituzten gauza asko badaude ere bizilagunen onerako elkartzen gaituztenak bultzatuko ditugu».
EB –> EBko Jose Andres Martinek aurkeztutako programarekin arlo askotan bat egiten dutela eta «elkarlanerako gogoa eta asmoa» dutela esan zuen.
Bilkura honetan gainera, euskaratik erdararako aldi bereko itzulpen sistema estreinatu zuten.
Batzordeak ikusi nahi badituzu egin klik hemen.
Alkateordeak zeintzuk izango diren ikusi nahi badituzu egin klik hemen.