Igandean 21:30erako dago iragarrita oinezko tropelaren iritsiera, etaudaletxean harrera egingo diete. Astelehenean pilota partida jokatu,Antion bazkaldu eta gauean herritarrak oholtza gainean jarriko dituenLegazpi, Urdaneta. La aventura del pacífico antzezlanaikusi ahal izango dute, plazan, 22:00etan. «Urdanetak itsasoakkonkistatu zituen eta bere arloa zientzia da. Legazpiren kasuan, ordea,alderdi humanista da nabarmentzekoa», dio antzezlan berezi horrenaurkezpen-orriak.
Quetzalen aitzakian, erronka handia ari da izatenZumarraga-Urretxuko antzerki taldeentzat, herritarrak izango baitiraaktore eta musikaren arduradun. Goiargi abesbatzak eta ZumarragakoMusika Bandak jarriko diote lanari soinua. Era berean, Karmakros, IrriMakila eta La Salleko Arco Iris antzerki taldeek Urdanetaren etaLegazpiren garaiko pertsonaiak jokatuko dituzte; Juan Agirre izangodute zuzendari, eta Fernando Mikelajauregi eta Carmelo Moreno aktoreprofesionalak jarriko dira Legazpiren eta Urdanetaren paperetan. Herritarreieta Quetzal Ibilbideko gazteei Itsaso Barean duela ia 500 urte bipertsonaia horiek bizitakoak «era atseginean» kontatzeaz 40 lagun bainogehiago arduratuko dira.
Quetzal Ibilbidean aurten parte hartuko duten54 herrialdetako 320 gazteek Zumarragatik Ordiziarako bidea oinezegingo dute astearte goizean. 08:00ak inguruan Ordiziara iritsikodirela aurreikusi dute, beraz, egunsentian oso garaiz utzi beharko duteAntioko kanpamendua. Andres Urdanetaren jaioterrian azokaraegingo duten bisita izango dute ekitaldi nagusia, eta hainbesteegunetako ibiliaren ondoren loguretuta badaude, Santa Ana jaietakoeguerdiko txupinazoak esnatuko ditu, eguerdi aldean Burgoserantz irtenbehar badute ere. Urdanetaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena ereospagai da aurten, eta ordiziar nabigatzailearen historia inoiz bainoindar gehiago izango du Quetzalen. Urdanetak irekitako Amerikaren etaTxinaren arteko itsas ibilbidearen inguruko ezagutza gai nagusietakobat izan da Quetzal Ibilbidearen aurtengo aldian. Uztailaren 27anbukatuko dute bidaia Madrilen.