Jardunaldiak irailaren 15ean izango dira; boccia Ðpetankaren antzekojokoaÐ, eslaloma eta saskibaloi partidak iragarri dituzte.Minusbaliorik ez duen edonor gurpildun aulkia hartu eta probetan ibiliahalko da, antolakuntzak jarriko baititu. «Orain jendeari gurpildunaulkiak ez dio beldurrik ematen lehen bezainbeste», azaldu du Jauregik,gurpildun aulkian ibiltzea zer den ezagutu edo probatzeko aukerariburuz. Ondoren, urriaren 20an Goierri Garaia atletismo taldeakantolatzen duen lasterketan gutxituek parte hartuko dute.
Ordura arte Alba Anton zumarragarraren kartelak iragarriko du jardunaldia.
Alba Anton zumarragarrak irabazi du Eiluzek etaUrretxuko Udalak hirugarren urtez antolatu duten kartel lehiaketa. Lansarituak iragarriko ditu aurtengo Kirol Jardunaldi Integratzaileak, etaatzo eman zuten saria. Antonek aurtengo Zumarragako jaien egitarauaren azala ere diseinatu du, harako egin zen lehiaketa ere irabazi baitzuen.
Udaleko kultura zinegotzi Gorka Garmendiak azaldu duenez kartellehiaketaren hirugarren deialdi honetan parte-hartzea inoiz bainohandiagoa izan da; «are gehiago, alde handia izan da aurrekoekinkonparatuta».
Epaimahaia honakoek osatu dute: Aitor Etxeberria (margolaria), JoxeJauregi (Eiluzeko kidea), Miren Castillo (kultura teknikaria), ReyesGamiz (Ongizate Batzordeko teknikaria) eta Garmendia bera Udalarenizenean.
Kartel irabazlea «deigarria delako, mugimendua adierazten duelako etamezu positiboa helarazten duelako» aukeratu dute, «guztien artekoadostasunarekin», gaineratu du Gorka Garmendiak. Alba Antonen anaiakjaso zituen diploma eta 300 euro atzo, arrebaren izenean.