Herriko hainbat jarduera betetzeko dagoen begirale tituludun falta asetzea da helburua, eta ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea edota beranduen 2008ko abuztuan zehar betetzea da.
Ikastaroak 200 ordu teorikoez gain, 120 orduko praktikak ere izango ditu eta memoria bat ere egin beharko da. Ikastaroa gainditzen dutenek Eusko Jaurlaritzako Titulazio homologatua jasoko dute. Gainera, ikastaroa egiteagatik kredituak ematen dituzte unibertsitatean.
Edozein herritako gazteek parte hartu ahal izango dute, baina Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoek izango dute lehentasuna; herri hauetako Udalek antolatu eta diruz lagundu baitute ikastaroa.
Ikastaroa antolatzeko gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena, eta hortik 16k gutxienez Legazpi, Urretxu edo Zumarragakoek izan beharko dute; bestela, bertan behera geratuko da ikastaroa. Gehienez, berriz, 30 laguneko taldea osatuko da.
Matrikularen prezioa 320 eurokoa izango da Legazpin, Urretxun edo Zumarragan erroldatuta dauden ikasleentzako. Gainontzeko ikasleek, berriz, 360 euro ordaindu beharko dute ikastaro honen matrikula. Bertan sartzen dira matrikulazioa eta aterpe-gastuak. Aterpera joateko garraioaren gastua ez da matrikulazio gastuetan sartzen. Ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango da.
Ikastaroa Urretxuko lokalen batean egingo da. Ordutegia honako hau da 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Asistentzia derrigorrezkoa da saio guztietan eta gehienez 3 falta egin ditzakete: 3 larunbata. Egutegi zehatza honakoa litzateke:
Urriak: 6, 20, 27; Azaroak: 10, 17; Abenduak: 1, 15; Urtarrilak: 12, 19, 26; Otsailak: 9, 16, 23; Martxoak: 1, 8, 15; Apirilak: 5, 12, 19; Maiatzak: 10, 17 Aterpean igaro beharreko asteburuak (lau asteburu) zehazteke daude. Ikastaroaren hasiera atzeratuko balitz, aldaketaren bat izan liteke egutegi honetan.
Irailaren 13ra bitartean aurre-izenematea egingo da, eta horretarako 50 euro aurreratuko da. Ikastaroa egiteko adina jende osatzen ez bada, itzuli egingo da dirua. Aurrera ateratzen bada, matrikulatik deskontatuko da.
Matrikulazioa irailaren 17tik 26ra bitartean egingo da. Horretarako honako dokumentazioa beharko da: argazki bat, nortasun agiriaren fotokopia, matrikulazio fitxa eta ordaina. Bi zatitan ordaindu daiteke: lehenengo zatia matrikula egitean: 150 €; bigarren zatia urriaren 27rako:120 € (bailarakoentzat) edo 160 € (bailarakoak ez direnentzat).
Informazioa:
LEGAZPI
URRETXU
ZUMARRAGA
Gazteentzako Informazio Bulegoa
Euskara Zerbitzua
Euskara Zerbitzua
Tel.: 943 73 72 03
Tel.: 943 03 80 80
Tel.: 943 72 91 53
gazteria.le@legazpi.net
euskera.ur@urretxu.net
euskera.zu@zumarraga.net
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.