Hainbat komunikabidetara bidalitako mezu baten bidez, EBBko lehendakariak politika aktiboa utziko duela adierazi du. Erabakia jeltzaleen arteko batasuna bermatzearren hartu duela azaldu duidatzian, azken urteetan alderdi barruan azaleratu diren diskurtsodesberdinek, tentsioek eta zatiketak EAJ ahuldu ez ezik, euskalgizarteari kalte egiten diotela iritzita.
Zapatero presidentea ere harrituta gelditu da SER irratian esan duenez. "Banuen informazioren bat hark egin zezakeenaz, baina EAJren lehendakari postua uztea beste kontu bat da". Harreman ona izan dutela dio Estatu Espainiarreko presidenteak eta iritzi ona duela zumarragarraz. "Agintari ona izan da, berak ezarritako bidea egokia izan baita". EAJko "eztabaida, Euskadirentzat eta Espainiarentzat ona" izatea espero duela esan du.
Mariano Raxoik adierazi duenez, Imazen erabakia errespetatzen duela dio, "pertsona edukatua eta zuzena baita". Kezkatuta dagoela ere esan du PPko buruzagiak, "EAJ Espainia konstituzionala defenditzeko bidean ez dagoelako, galdeketa antolatu nahi baitu".
EAk ere Josu Jon Imazen iritzia errespetatzen dutela diote baina ez daudela ados. EAJn zer gertatuko ote denaren kezka dute.
Informazio gehiago:
- Josu Jon Imazek hedabideei bidalitako gutuna
- "No imponer, no imponer" Josu Jon Imazen artikulua
- Otamotzen Imazi egin genion elkarrizketa
- Goierriko Hitzako albistea
- Berriako albistea
- Bideoa. Imazen agerraldia EAJren urte politiko hasierako ekitaldian
- EAJren txosten politikoa
- Analisi politikoa: Imanol Murua Uria
- Ea Hurrengoan: Martxelo Otamendiren artikulua