Zer izan nahi zenuen umetan?
Kirolaria, gainontzeko umeek bezala.Heldua ere bai.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira edo Martarekin Hondarribirajoatea.
Bizitzeko toki bat?
Bizi naizen tokian gustura nago,baina Eitza esango dut.
Zein mendi gustatu zaizu gehien?
Vignemale. Zoragarria da. Bizitzaluzea da eta itzuliko naiz.
Zein da zure ametsetako mendia?
Nire ametsak Pirinioetan zeuden etabete ditut. Urtean 3 edo 4 igotzen genituen. IñigoGarridorekin hasi nintzen mendian eta gero Joseba Garmendiarekin etaEñaut Urbizurekin joan izan naiz.
Gustuko eskubaloi jokalaria?
Perunicic eta Svensson askogustatzen zitzaizkidan.
Zeintzuk dira Urolan ikusi dituzunjokalari onenak?
Iker Soraluze eta Gorka Mendia. Ikeroso argia zen eta Gorkak kalitate izugarria zuen.
Zein da eskatu dizuten mailegurikxelebreena?
Batek 1.000 milioi euro nahi zitueneta Banku Mundialarekin hitz egin nahi zuen, ez zegoen burutik ondo.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Irribarre errazekoak. Jende alaiagustatzen zait.
Egindako azken oparia?
Komiki bat.
Eta jasotakoa?
Azkeneko urtean Martak eta nirefamiliak eskaini didaten maitasuna eta laguntasuna. Oso hilabetegogorrak izan dira.
Data bat?
Bi esango ditut. Bata, urriaren 6a.Egun horretan ezkondu behar gara eta iloba egun berean jaio zen.Bestea, uztailaren 17a. Egun horretan izan nuen istripua. Ordutik,gauzak lasaiago hartzen ditut.
Neska eta mutil izen bana?
Josu, Joseba eta Eñaut. Erorinintzen tokitik atera nindutenak. Bestalde, Z eta TZ duten euskarazkoizenak asko gustatzen zaizkit. Doinu polita dute.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Tabernan harrapatzen dudana.
Gustuko telebista saioa?
Ez dut ia ikusten. Afaldu eta oherajoaten naiz liburu batekin.
Bereziki gorroto duzuna?
Telebista, orokorrean, denboragaltzea iruditzen zait.
Liburu bat?
Nobela grafikoan Murena etabestelakoan El maestro y Margarita.
Abesti bat?
Musika izugarri gustatzen zait.Bulegoan 300 bat disko ditugu.
Soinu bat?
Itsasoarena oso lasaigarria da.
Usain bat?
Basoarena, euria egin ondoren.
Janari bat?
Pasta eta arraina.
Ura ala…
Ura bai, bazkaltzeko eta afaltzekosagardoa eta ardoa eta bestela garagardoa. Aukeran, beltza.