Maria Jesus Ganuza
Iraileko aldapak ez dit eragiten, duela lau bat hilabete etxean oso atsekabe latza bizi izan baikenuen eta oraingo nire helburu bakarra zulotik ateratzea baita. Bestelakoan, boluntario lanak egiten ditut egoitza batean. Esaten dutenez, urtaro aldaketetan jendeak estresa pairatzen du. | Arantxa Azpiazu
Ez dut irailean ezer berezia egiteko ohiturarik. Kiroldegian lan egiten dudanez, uda amaieran eta Gabonetako oporren ondoren jendeak kiloak kentzeko beharra sentitzen duela ikusten dut. Hori bai, askok ez dute gehiegi irauten. |
Joseba Santiago
Oporretatik lanerako gogorik gabe eta nekatuta bueltatzen naiz. Egia esan, ez daukat ezer berezirik egiteko asmorik. Dena den, ehizan ibiltzen naiz eta asteburuetan mendira joatea gustatzen zait. Hala, astean zehar pilatutako tentsioa askatzen dut eta burua beste kontu batzuetan edukitzea lortzen dut. | Juan Francisco Lizarazu
Oraintxe bajan nago, bihotzeko arazoak izan nituen eta. Egia esan, sekula ez dut oporren ondorengo estresik izan. Nire lana gogoko dut. Dena den, mendira joateko ohitura dut betidanik. Hori bai, orain bidegorrian bakarrik ibil naiteke. |