Firefox interneteko nabigatzailean aukera dugu gustukoen ditugun web orriak eskura izateko laster markak eginez. Goiko aldeko menuko barraren azpian tarte bat hutsik izan ohi dugu.
Egin behar dugun gauza bakarra, web orriaren helbidearen alboan azaldu ohi den marrazkitxoaren gainean klik egin, eta botoia askatu gabe barra huts horretara arrastatzea da. Modu honetan, gustukoen ditugun web orri edo blogak eskura izango ditugu, eta klik bakarrarekin ikusi ahal izango ditugu. Beste modu batean ere egin ditzakegu laster marka hauek. Web orriaren gainean eskuineko botoiaz klik egin eta bertan “agregar a favoritos” edo “laster marka egin” botoia sakatuz. Modu honetan, goiko aldeko menu barran dagoen “favoritos” edo “laster markak” botoian aurkituko ditugu gustukoen ditugun orriak.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide