Udaletxekoareto nagusia herritarrek bete dute arau subsidiarioak protagonistaizan diren udalbatzan. Bi ordu iraun duen osoko bilkuran EAE-ANV,PSE-EE eta EB-Berdeak alderdiek arauen onespen prozedura bertan beheragelditzearen alde bozkatu dute, EAko hiru zinegotziek kontra eta EAJalderdiko zinegotziak abstenitu egin dira. Berdin bozkatu dutealkatearen soldata ezartzerakoan, urtean soldata eta asegurua barne75.000 eurotik gora gasstatuko ditu Udalak.
Biorduz iraun duen udalbatzan iazko abenduaren 29an onartu ziren arausubsidiarioen onespen prozedura bertan behera gelditzea erabaki duteeuren botuekin EAE-ANV, PSE-EE eta EB-Berdeak alderdiek. EA kontraazaldu da eta EAJ abstenitu egin da azken botazioan.
Datozen zortzi urteetan indarrean egongo diren arau subsidioarioakberraztertu nahi ditu EAE-ANV alderdiak eta haiekin bat egin du PSE-EEeta EB-Berdeak. Lehenengo eta behin, EA eta EAJk bileraren premiazgaldetu diote Iñaki Zabala alkateari eta Zabalak "etzi LurraldeAntolaketako osoko bilkura dago eta bertan Urretxuko arauen azterketaegingo da. Han gure iritzi eta jarrera agertu behar dugu eta arauakgelditu eta guk berriro aztertzeko aukera izan nahi dugu".
EAJko bozeramale Itziar Agirrek osoko bilkuraren aurretik behar adinainformazioa ez dutela eduki salatu du. EAko Jose Mari Letek formaksalatu ditu bere aldetik.
Batzuren eta besteen arteko eztabaidaren ondoren arauak bertan beheragelditzeko erabakia hartu dute zinegotziek euren botuekin. OndorenAitor Zubizarreta, Urretxu eta Zumarragako Ikastolako zuzendariak hitzaeskatu du. Izan ere, Ikastolaren gaia askotan azaldu baita bilkuraosoan zehar eta aretoa betetzen zuten herritar asko eta asko Ikastolakolangile eta gurasoak baitziren. Zubizarretaren arabera "Ikastolak beresorreratik izaera herrikoia izan du. Ikastolak ez du inoiz ere ezer ereeskatu, proposamen bat egin ziguten guk barruan gure azpiegitureiburuzko hausnarketa bat egiten ari ginen bitartean. Ikastolariespekulatzailea dela esan zaio eta Ikastolaren asmoa ez da inondik erebere hondasunak beretzat izatea, Ikastola herriarena da eta harentitularitatea herriarena izan behar bada izan dadila, guk ez dugu inorere baldintzatu nahi. Guk espazio berria behar dugu eta edonorekin,edozein momentutan hitz egiteko prest gaude". Aitor Zubizarretarenhitzen ondorengo txaloak osoko bilkura amaitutzat eman dute.
Dena dela, eta alderdi guztiak ere hitz egiteko prest agertu badiraere, guztien posturak ezberdinak dira. Batzuk (kontra bozkatu edoabstenitu diren alderdiak) emandako pauso honekin denbora galduko delauste dute eta EAko ordezkariek haratago eramanez herriaren"gainbeheraren beldur direla" esan dute. Beste batzuk (alde baozkatudutenek) orain galduko den denborak etorkizunean onurak ekarrikodituela. Inork ez du, ordea, arau subsidiarioen azterketa horrek zenbatdenbora iraungo duen ezta arauak guztiz edo haien atalak berritukodiren.
Alkatearen soldata
Osoko bilkurak, alkatearen soldataren zenbatekoa onartu du EAE-ANV,PSE-EE eta EB-Berdeak alderdien botuekin. Alkateak 4.186 euro irabazikoditu hilean erabateko dedikazioz lan eginez eta Lagunaron duenaseguruarekin batera urtean 75.000 eurotik gora ordainduko dio Udalak."Zoritxarrez Urretxuko Udalarentzat nik nire aurreko lanpostuan askoirabazten nuen eta ANVko irizpidea udal guztietan aurreko soldataezartzea izan da".