Rojo, Zaldua y compañiaenpresa 1924an ireki zuten sei bazkidek. Horietako bat JuanZaldua zen, Jose Mariren aita. Azken hau dagoenekojubilatu egin da, baina bera da lantegiaren historia hobekienezagutzen duena.
Aipatu duenez, enpresa sortu zuten sei lagunetatik hiruUrretxuko Eguzkia tailerrean arituak ziren. Han ere malgukiak etabaleztak egiten ziren. Hiru bazkide inguru honetan jaiotakoak ziren.Zalduak (kudeatzailea) eta Rojok (tailer burua) emanzioten izena enpresari, baina euren produktuen marka Rozalma da:azken silaba Mallea bazkideari dagokio.
Enpresa orain arte egon den tokian ireki zen. "Lursailhori guztia Alberto Artizena zen: Orbegozoren bulegoakzirenak, Legazpi auzunea, La Salle-Legazpi ikastetxea… Artizekorrazi lantegia zuen eta hari erosi zioten lursaila aitak eta berebazkideek. Ordurako aldameneko etxea eginda zegoen", dioZalduak. Garai batean paso-nibela ere bazegoen eta Orbegozorazihoazen autoak pasatzen ziren bertatik. Beranduago kendu egin zeneta lurrazpiko pasabidea eta La Salleko zubia egin ziren.
Enpresak ere aldaketak izan zituen: bi handitze izanzituen eta Artizek bere langileentzat egindako etxea inguratu zuenia. Luzera, tokia ez da ona suertatu ez lantegiarentzat berarentzateta ezta bizilagunentzat ere, noski. "Etxe horretako bizilagunekke asko jaso dute eta zarata handia jasan dute. Izan ere, etxetiktailerrera bi metroko patioa besterik ez dago".
Hala izanik, ez da harritzekoa bizilagunak aspalditikkexu izatea. "Lehen goiz eta arratsaldez lan egiten zen:8.00etatik 12.00etara eta 14.00etik 18.00etara. Eskaria hazi egin zeneta erreleboak sortu ziren: 6.00etatik 14.00etara eta 14.00etatik22.00etara. Hori gutxi balitz, beranduago gaueko erreleboa eremartxan jarri genuen. Hori heltzearekin batera, bizilagunek nahikoazela esan zuten. Udalari euren kexa azaldu zioten eta zenbaitaldaketa egin genituen: labe bat aldatu genuen eta zenbait lantailerretik atera genituen. Bide batez, lekualdaketaz hitz egitenhasi ginen Udalarekin".
Zumarragako industrialdera joateko aukera sortu zen."Beasain-Durango errepidea pasatu behar zen bertatik, bainaegitasmoa aldatu egin zen. Goragotik eta lurrazpitik pasako denez,lursail hau libre gelditu zen. Udalak erosteko aukera eskaini ziguneta, lekua apur bat estua den arren, onartu egin genuen. Lursailaegokitzeko zenbait arazo izan ditugu: mendiari zati bat kendu beharizan diogu, baina toki batean zapa atera zen eta lurra oso ahula zelaikusi genuen. Horma egin behar izan genuen mendia eusteko etahorrek gastuak igo zituen", azaldu du Zalduak.
Tailer berria prest dago. "Denbora asko kostatu da.Lurra mugitzen hasi zenetik bi edo hiru urte pasatu dira. Dagoenekomakina gehienak goran ditugu. Behean fuelarekin lan egiten genuen,oso zikina da, eta hemen gasarekin. Behean ere gasa sartzeko asmoagenuen, baina Naturgasek oso garesti aterako zitzaigula esan zigun.Izan ere, industriarentzat dena hodi batetik eramaten dute etaetxekoa beste batetik eta oso urrutitik ekarri behar zen. Zumarragakoindustrialdean ere ez zegoen gasik eta guregatik sartu da".
Artiz auzotik Argixaora joateak beste aldaketa batzukere ekarri ditu. Besteak beste, zenbait makina berritu dira. Izanere, etengabeko berrikuntza ezinbestekoa da enpresa guztietan. Beregaraian, esaterako, baleztak egiteari utzi zioten. "Motaguztietako ibilgailuentzat malgukiak eta baleztak egiten hasi ginen.Nekazal makinariarentzat zenbait pieza ere egiten genituen. Ordezkopiezak egiten genituen eta automobil enpresak kontzesionarioak eurenordezko piezak erabiltzera behartu zituztenean, autoentzako piezakegiteari utzi behar izan genion. Kamioientzako baleztak egiteari ereutzi genion eta egun nekazal makinentzat espiralak bakarrik egitenditugu: kultibadoreentzat eta ereiteko makinentzat. Gu izan ginenEspainia mailan horretan hasi ginen lehenak. Horretaz gain,igogailuetarako eta industriarako espiralak ere egiten ditugu. Besteenpresa batzuen katalogoetarako lan asko egiten dugu".
Egun 25 lagunek lan egiten dute enpresan eta nagusiaksortzaileen oinordekoak dira. Kudeatzailea, berriz, JosebaZaldua da; Jose Mariren semea. Pozik ageri diralekualdaketarekin. "Abantaila asko ekartzea espero dugu.Materiala deskargatzeko oso gaizki moldatzen ginen. Lehen Bilbotik,Hernanitik edo Azkoititik ekartzen genuen eta kamioi txikietanekartzen zuten gurean sartu ahal izateko. Baina guk behar dugunaltzairua ez dute jada hemen egiten eta kanpotik ekartzen dute.Trailerretan ekarri behar izaten dute bidaia aprobetxatzeko eta ezinda Artiz auzoan deskargatu. Hori dela eta, Mugitegin lokal batalokatu genuen eta bertara eramaten zuten. Gero, kamioi txikiagobatekin Zumarragara eramaten genuen. Lekualdaketarekin denborairabazi eta dirua aurreztuko dugu".
Egoitza berrian makina berriak sartzeko aukera ere izandute. Zaharra uztailean hustu zuten. Bertan etxebizitzak egingo diraeta Jose Mari Zalduak pena apur batez ikusiko du bereaitak eta haren bazkideek altxatutako tailerraren erauzketa. "Iaparean bizi gara, gainera. Bestalde, 40 urte baino gehiago eman ditutbertan lanean", dio.
Artiz auzoko bizilagun askok ere urte mordoxkadaramatzate bertan bizitzen eta pozik hartu dute lekualdaketa."Tailerrera hurbiltzen nintzen bakoitzean, banekien zer galderaegingo zidaten: ea noiz alde egin behar genuen. Secundino Esnaolakoekere galdetzen zidaten, haizeak euren aldera jotzen zuenean eurak erekaltetuak baitziren".