1982an eskubaloian jokatu nahi zuen neska gazte taldebat Jose Angel Garcia Vararengana joan zen, talde bat sortzekolaguntza eske. Bere eskubaloi zaletasuna aski ezaguna zen, jokalarieta epaile lanetan aritua baitzen. Neskei baiezkoa eman zien etaUrola Kirol Taldearen barne saila sortzea erabaki zuten. Hala,Urolaren lehen eskubaloi taldea neskek osatua izan zen.1982-1983 denboraldian jokatu zituzten lehen partidak, LaSalle-Legazpi ikastetxeko jolastokian. Bigarrenak gelditu ziren: golbakarragatik ez zuten txapela irabazi. Handik bi urtera mutilakelkartu zitzaizkien, hauek kadete mailakoak. Ordurako, Goierrirenmutilen taldea desagertua zegoen.
Ordutik, Urretxu eta Zumarragako makina bat gaztekjokatu dute eskubaloian. "Urteurrena dela eta zerrendakbegiratzen aritu gara eta guk uste baino askoz ere jende gehiagokjokatu du", dio Iñigo Cantero entrenatzaileak.Canterok ia 20 urte daramatza Urolan. "Futboleanez nintzen oso abila, eskubaloian eta saskibaloian bukatu dugungehienok bezala. Gainera, La Salleko irakasle bat, Roman, oso zaleazen. Kadeteak entrenatzen zituen eta animatzen baginen nota igokozigula esan zigun", oroitzen du. Koadrila osoak eman genuenizena.
Cantero ez zen damutu. "Futbolean bainohobeto moldatzen nintzela ikusi nuen eta gelditzea erabaki nuen".Urte luzetan jokalari izan zen, lesio batek eraginda utzi behar izanzuen arte. Orain, nagusien taldea entrenatzen du. Urolak bestelau talde ditu: senior mailako beste bat, jubenilena, kadeteena etainfantil mailakoa.
Gauzak asko aldatu direla dio. "Antolaketa hobeadugu, baina oso lagun gutxi gaude lan egiteko. Hasieran JoseAngelek-eta dena egiten zuten. Kirolari berari dagokionez, askoaldatu da. Lehen indar kontua nagusitzen zen eta orain teknikoagoa,azkarragoa eta ikusgarriagoa da. Egungo jokalariak hobeak dira. Guk,ordea, jenio biziagoa genuen. Lehen egur gehiegi ematen zen eta oraingutxiegi. Mutilei gogorragoak izateko esan behar izaten dietbatzuetan".
Gizartea ere asko aldatu da. "Garai bateko gazteontaldearenganako konpromisoa handiagoa zen, baina aisialdirakoeskaintza murritzagoa zegoela kontuan izan behar da. Egun munduguztia joan daiteke eskiatzera edo asteburu pasa. Lehen inork ez zuenkanpinerako prestatutako furgonetarik, adibidez".
Dena den, Urolan konpromiso handiko jokalariakizan dituzte. Hala, duela gutxira arte, beterano asko zituzten."Pixkanaka belaunaldi aldaketa ematen ari da. Dena den, Larreak,Jon Mendiak, Kanariok… urte asko daramate. IkerSoraluze ere beteranoa da, baina aurtengoa azkeneko denboraldiadela esan du", iragarri du Canterok.
Aipatutako hauek guztiak eta bera bezala, eskubaloiangaztetan hasi beharra dago. "18 urtekoak eskubaloian hastea osoarraroa da. Izan ere, galduta senti daiteke. Dena den, gazteek geroeta lehenago uzten dute. Entrenamenduetako diziplinaz aspertu egitendira eta askok 25 urte betetzerako uzten dute. Ordutik aurrera da,ordea, jokatzeko adinik onena".
Zorionez, Urolakoek ez dute sekula gazteakbereganatzeko arazorik izan. "Urtero lortu dugu kadete, jubenileta senior mailako taldeak ateratzea: batzuetan 14 lagunezosatutakoak eta besteetan 9koak… Bolada kontua da. Futbolean onenekjokatzen zuten, baina eskubaloian denak hartzen genituen. Hala,koadrila osoak etorri izan dira", dio Canterok.
Garai batean, Bidasoaren eta zumarragar jatorriko IñakiUrdangarinen arrakastak gazte dezente animatu omen zituen. "Denaden, gehienek futbola probatzen dute lehenengo", aitortu duUrolako entrenatzaileak. "Oso arraroa da mutiko batenlehen aukera eskubaloia izatea. Iker Serrano eta besteren batsalbuespena dira".
Serrano da, hain zuzen ere, Urolak eman duenjokalari onenetako bat. Egun, Asobal ligako Almeria taldean jokatzenari da. Susana Fraile ere puntaren puntan da: Olinpiar Jokoak etamunduko txapelketak jokatu ditu. Markel Beltza, berriz, adinezjubenil mailakoa den arren, Bidasoaren lehen taldearekin jokatzen arida. Horrez gain, beste lau bat gaztek Arraten jokatu dute. Canteroketorkizunean ere Urolatik jokalari onak aterako direla ustedu. "Jubenil mailakoan mutiko onak daude. Kadeteak, berriz,hasiberriak dira. Beste taldeetan ere jokalari onak ditugu etaaurrera aterako dira jarraitzen badute".
Zaletuei buruz ere ez du kexarik. "Oso zalegofidela dugu. Kanpoko partidetara ere gutxienez 20 lagun joaten diraeta beste taldeetakoak txundituta gelditzen dira. Ispillara jendeasko joaten da, gainontzeko kiroldegi gehienetara baino gehiago".
Orain arteko urteurren ekitaldiek ere jendetza elkartudute. Maila goreneko bi partida jokatu dira, bata Urretxun eta besteaZumarragan, eta bietara jende asko joan da. "Oso pozik gaude,herritarrek ondo erantzun baitute. Hori zen gure helburua. Mailaoneko partidak ikusi ditugu eta, gainera, Iker Serranok etaMarkel Beltzak parte hartu dute. Herritarrak euren egitenzutenari begira zeudela ageria zen. Beraientzat ere oso garrantzitsuaizan da jaioterrian jokatzea".
Hurrengo ekitaldia urria amaieran izango da. "Urriaren6an izatekoa zen, baina Iñigo Igartza jokalari ohiaegun horretan ezkonduko da eta gutako asko ospakizunera joango gara.Hori dela eta, ekitaldia 26ra pasatu dugu. Eskubaloiaren ingurukofesta izango da: goizean haurrek jokatuko dute eta arratsaldeanGoierriko eta Urolako beteranoen arteko partidajokatuko da".
Garai bateko eskubaloi jokalariak berriro aritzekoirrikan daude. "Batzuek denbora asko daramate elkartu gabe etajokatzeko gogo handia dute. Partida ostean afaria egingo dugu.Abenduan, berriz, urte hauetan guztietan ateratako argazkiakerakutsiko ditugu. Bukatzeko, nesken arteko partida bat antolatu nahidugu. Zaila izango da. Izan ere, Susana Frailek jokatzea nahidugu; baina datorren urtean Olinpiar Jokoak dira eta apenas izango duegun librerik", amaitu du Canterok.