Zelai Arizti kultur etxerako lanpostu berriaksortzeko proposamena onartu du Zumarragako Udalak, herenegun egindakoudalbatzarrean. Lanpostu horiek «Kultur Etxe berriak sortuko dituenbeharrak asetzeko» proposatu direla adierazi zuen Kultura Batzordekolehendakari Mikel Serranok. Egungokultura teknikaria kultur etxeko kudeatzaile-gerentea izango denez etaeginbehar berriak izango dituenez, kultur teknikaritarako bestelanpostu bat sortuko da. Bi horiez gain mantenimendu atezaina,harrera-gunerako administraria eta liburutegirako bi teknikarikontratatuko dira.
Kultur etxea martxan jartzen denean beharrak aztertu eta horren arabera egokituko dira.
Azpiegitura berria zer egunetan irekiko den ez dute zehaztu, bainalangileria berriaren kontratuak urriaren 1ean sartuko dira indarrean;zerbitzua datorren hilabetean zabalduko da, eta egokitzen hasiko direlaadierazi du Serranok. Beste gaiak
Bilkurakogai zerrendaren beste atal batean Udalbatzak Antioko hiribidean etaAntonino Oraa kalean dauden behe solairuko bi lokali erabilpenaaldatzeko hitzarmena onartu zuen. Horrela, erabilpen komertzialetiketxebizitzarako izaera edukitzera pasatu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide